Irudietan: Alorreneak irabazi du Aizarnazabalgo V. Sagardo Lehiaketa
Descripción
Giro onean ospatu zuten atzo arratsaldean Aizarnazabalgo Sagardo Lehiaketa, eta epaimahaiak hala erabakita, Alorrenea Astigarragako sagardo ekoizleak eraman zuen lehiaketaren sari nagusia. Bigarren postuan geratu zen Gaztañana (Andoain), eta haren atzetik iazko txapelduna: Petritegi.
aizarnazabal concurso de sidra de aizarnazabal sidrería alorrenea sidrería gaztañaga concurso sidrería petritegi sidra
Ficha
- Fuente: Urola Kostako Hitza
- Fecha: 2018-07-22
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007898
Texto completo
Udaleko Ingurumen eta Nekazaritza sailak antolatuta, bosgarren urtez jokatu zen Aizarnazabalgo Sagardo Lehiaketa, eta, guztira, hamabi sagardogilek parte hartu zuten: Alorrenea (Astigarraga), Egiluze (Errenteria), Gaztanaga (Andoain), Akarregi (Hernani), Izeta (Aia), Petritegi (Astigarraga), Bereziartua (Astigarraga), Eula (Urnieta), Aburuza (Aduna), Añota (Azpeitia), Altzueta (Hernani) eta Urdaira (Usurbil).
Epaimahaiak ez ezik, Atari Soron elkartutako dozenaka herritarrek ere izan zuten sagardoa dastatzeko aukera. Pintxoez lagunduta, sabela betetzeko parada ere izan bertaratutakoek.