Sagardoaren lurraldea

Giro eguzkitsua, jendetza eta sagardo egarria, usurbildarren jai egun nagusi honetan

Descripción

Sagardo festa betean da orduotan Usurbil. Bertakoentzat kuttunena, bereziena den urteko jai egun garrantzitsuenean. Iaz bezala, bigarren urtez segidan, giro eguzkitsuak jendetza erakarri du aurten ere. Pentsa, eguerdi parterako grabaturiko edalontziak agortu dira. Igande pasa ezin ederragoa egiteko aitzakiarik ez da falta izan Usurbilen. Sagardo eskaintza zabala, edariari laguntzeko pintxo eskaintza ederra Askatasuna plazan...

degustación sagardo egunak sidra usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2018-05-20
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007880

Texto completo

Joan hona...
Joan hona...
Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea
Hemen zaude: Hasiera » Aisia » Giro eguzkitsua, jendetza eta sagardo egarria, usurbildarren jai egun
nagusi honetan
Giro eguzkitsua, jendetza eta sagardo egarria, usurbildarren jai
egun nagusi honetan
noaua 2018-05-20 Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura
Sagardo festa betean da orduotan Usurbil. Bertakoentzat kuttunena, bereziena den urteko jai
egun garrantzitsuenean. Iaz bezala, bigarren urtez segidan, giro eguzkitsuak jendetza erakarri
du aurten ere. Pentsa, eguerdi parterako grabaturiko edalontziak agortu dira. Igande pasa ezin
ederragoa egiteko aitzakiarik ez da falta izan Usurbilen. Sagardo eskaintza zabala, edariari
laguntzeko pintxo eskaintza ederra Askatasuna plazan… eta esandakoa, jendetza. Familia
giroan hurbildu dira bat baino gehiago, baina lagun talde mordoa ikusi dugu.
Eta segidan dituzuen irudietan nabarmendu beharrekoa; auzolanaren balioa. Ezinbestekoa,
Sagardo Eguna ospatu ahal izateko. Jai egun honi erabat lotua. Sagardo festa hau ospatzeko
gogotik lan egin dute hainbat eta hainbat herritarrek postuetan. Zalantzarik gabe, bazen
sagardo eta festa egarria.
Adi, 18:00ak aldera, herria dantzan jarriko duen “Elektro-Patxaranga” kaleetan zehar!
18/05/20 Usurbilgo 37. Sagardo Eguna
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak
eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen
duzula.