Sagardoaren lurraldea

'Udaberri giroan', sagarrondoak loratzen hasi direla ospatzeko

Descripción

Familia guztiarentzako ekitaldia antolatu dute larunbatean, Sagardoetxeako sagastian: herriko antzezle, dantzari eta musikarien emanaldia, kontzertuak eta piknika, 17:00etan hasita.

ocio teatro astigarraga baile acción floración museo día internacional de los museos música piknik sagardoetxea manzanal taller udaberri giroan primavera

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-05-02
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • Signatura: P25-15
  • »
  • Código: NA-007863

Texto completo

Udaberrian sartzearekin ba­tera, sagarrondoak loratzen eta sagastiak txuriz janzten has­i dira; eta hori, festarako arra­zoi iza­ten da Sagardoetxean, urte­ro, «urte sasoi eder hau ospa­tze­­ko». Hori horrela, Udaberri giro­an ekitaldia antolatu dute larunbat honetarako, Sagar­do­­etxeako sagastian, familia guz­tiarentzat; eguraldi txarra egingo balu, ikastolako patio­ra mugituko lukete festa.
Urtero bezala, emanaldi be­rezi batekin ekingo diote, arra­­tsaldeko 17:00etan, antzerkia, dantza eta musika uztartuz: Ternuarako bidaia an­tzezlana eskainiko dute, Asti­garragako Antzerki Eskolako, Astigar dan­tza taldeko eta Nor­berto Alman­doz musika eskolako ikasleek. 45 minutuko emanaldia izan­go da, eta kontatuko du, base­rri­tar eta marinelen arteko istorioa; eta nola sagardoak be­rebiziko garrantzia izan zuen itsas bidaia horietan.
Emanaldia bukatzen dene­an, arratsaldeko 18:00ak alde­ra, gu­ne ezber­dinak prestatu­ko dituzte: Kazka­barra eta Zazpi t’erdik taldeen kontzertuak sa­gastian; loree­kin egindako bi­txigintza tai­le­rra familien­tzat, Julia Telletxea eta Mari Jose Lizeagaren esku­tik; edota sagas­tiko lanetan aritzeko au­kera, belar-metak egi­ten, ba­ra­tzean... Eta asmoa da, jen­dea batetik bestera mugitzea.
Eta ospakizuna bukatzeko, piknika egingo dute 19:00etatik 20:00etara, sagastian, norbe­rak etxetik eramandakoarekin.
Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta ez dago izena eman beharrik.

Oka jokua, Museoen Nazioarteko Egunean
Beste zita bat ere prestatu du Sagardoetxeak, maiatzerako. Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, familientzako jar­due­ra berezia antolatu dute, maiatzaren 18an: Sagar­doe­txe­ako oka jokua, 17:00etatik 18:00etara. Aurrez erreserbatu behar da: info@sagardoaren­lu­rraldea.eus edo 943 55 05 75.