Sagardoaren lurraldea

Antzerki, musika eta tailerrak, sagarrondoen loraldiarekin bat

Descripción

Maiatzaren 5ean Udaberri Giroan festa egingo da Sagardoetxean. Antzerkia, kontzertuak eta tailerrak egingo dira, doan.

ocio teatro astigarraga baile acción floración museo música piknik sagardoetxea manzanal taller udaberri giroan primavera

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2018-04-28
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007858

Texto completo

Sagarrondoak hasi dira lo-r­a­tzen, udaberriarekin batera, eta Sagardoetxean hainbat eki­taldi kultural egingo dira.

Maiatzaren 5ean, arratsaldez, Udaberri Giroan festa egingo da, familiei zuzenduta.

Ternuara, Sagardoetxeatik
Festa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, antzerki, musika eta dantza emanaldiarekin. Asti­garragako Antzerki Es­ko­la, Astigar dantza taldea eta Nor­berto Almandoz Musika Eskolako ikasleek Ternuarako bidaia antzeztuko dute, baserritar eta marinelen arteko istorioa oinarri; izan ere, sagardoak garrantzia haundia izan zuen baleazaleen itsas bidaietan.

Ondoren, 18:00etan hasita kontzertuak emango dituzte Musika Eskolako Kazka­ka­barra eta Zazpi t’erdik taldeek, eta era berean loreekin egindako bitxigintza tailerra emango dute Julia Telletxeak eta Mari Jose Lizeagak, familientzako.

Bukatzeko, norberak ekarritakoarekin piknika egiteko gomendioa egin dute.