Alberto Iñurrategik ireki du 2018ko txotx bolada
Descripción
Alberto Iñurrategi mendizaleak 2018ko txotx bolada ireki du astelehen honetan Astigarragako Gurutzeta sagardotegian, "Gure Sagardo Berria" oihu eginda, XXV. Sagardo Berriaren Egunaren ospakizunean. Aldez aurretik, sagarrondo berri bat landatu du Sagardoetxeako sagastian.
alberto iñurrategi astigarraga sidrería gurutzeta sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea apertura del txotx
Ficha
- Fuente: europapress.es
- Fecha: 2018-01-15
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Museoa »
- Código: NA-007843
Texto completo
Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasi da Sagardoetxean, prentsaurrekoarekin, eta bertan izan dira Zorione Etxazarraga Astigarragako alkatea, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea, Denis Itxaso Gipuzkoako Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatua, Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua, Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko gerentea, Egoitz ...