Txotx!!! irekiera berezia 25garren urteurrena ospatzeko
Descripción
Gurutzetan egingo da, astelehenean, eta Alberto Iñurrategi da ‘Gure Sagardo Berria’ esaldia esango duena.
alberto iñurrategi astigarraga sidrería gurutzeta sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2018-01-10
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007836
Texto completo
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, astelehenean, urtarrilaren 15ean, 25garren Sagardo Berriaren Eguna 2018 ospatuko da 2018ko txotx denboraldiari hasiera emateko Gurutzeta sagardotegian. Aurtengo gonbidatua Alberto Iñurrategi mendizalea izango da.
Aurreko urteetako protagonista denak gonbidatuta
25garren edizioa izanik, aurreko urteetako protagonista guztiak gonbidatu dira txotx irekiera ospatzera: Egaña, Bakero, Indurain, Etxenike, Olaizola, Atxa, Argiñano, Irujo, Korta, Arteta, Alonsotarrak, Fiz, Clemente, Olano, Arzak, Somarriba, Aranburu, Loreak filmako protagonistak.... besteak beste.
EGITARAUA
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2017ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Alberto Iñurrategik sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da, eta ondoren, sagardogileek Alberto Iñurrategi soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dute lehen kupela irekitzeko.
13:45: Gurutzeta sagardotegian Gure Sagardo Berria oihu eginda lehen kupela irekiko du Alberto Iñurrategik eta honekin batera 2018ko txotx denboraldiari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
Arratsaldean, Txotx Berri Herrikoia 2018:
17:00: Familientzako tortilla tailerra.
19:30: Txotx herrikoia: herritarrei irekitako pintxo eta sagardo dastaketa.
22:00: Itxiera.
Astigarragako tabernek sagardo berria eskainiko dute.