Sagardoaren lurraldea

Astigarragaren ondotik, Hernani

Descripción

Igandean zabalduko dute `Wazemank´saioko aktoreek Hernaniko txotx garaia.

ocio hernani protagonista sidra cofradía tolare apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Ainara Arratibel
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2007-01-25
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P7-33
  • »
  • Código: NA-000783

Texto completo

Igandean zabalduko dute 'Wazemank' saioko aktoreek Hernaniko txotx garaia Iragan astean aurkeztu zuten Astigarragako sagardogileek aurtengo txotx garaia. Igandean, berriz, Hernaniko sagardogileek emango diote ongietorria sagardo berriari. Astigarragan Juan Martinez Irujo pilotariak egin bezala, Wazemank telebista saioko aktoreek dastatuko dute aurtengo garaiko lehen sagardoa. Umorea, behintzat, ez da faltako. 12 sagardotegik hartuko dute parte aurtengo sagardo garaian. Gehienek egunotan zabaldu dituzte ateak, eta apirila arte egongo dira irekita. Herrian espero duten jendetzea kontuan hartuta, hainbat neurri hartu ditu txotx batzordeak. Herrian garbitzaile eta udaltzain gehiago ibiliko dira, eta tabernetan plastikozko edalontziak banatuko dituzte, esaterako. Sagardoa zentzuz eta ingurukoak errespetatuz kontsumitzea dira neurri horien helburuak. Urtero moduan, Gudarien Plazan egingo da hasiera ekitaldia, eguerdiko hamabietan. Bertaratzen direnek upeletik probatu ahal izango dute sagardoa. Izan ere, sagardo probaketaren betiko zentzuari eutsi nahi diote. Jatekoa ere ez da faltako, txorizo pintxo mordoa banatuko baitute. Goiza girotzeko, txaranga ibiliko da kaleetan, eta aizkolariek erakustaldia eskainiko dute. Dena den, berritasun nagusia udaletxeko teilatutik egingo den kolore ikuskizuna izango da. Haatik, horiek ez dira txotx garaiaren karietara datozen asteetan Hernanin egingo diren ekitaldi bakarrak. Otsailaren 24an, adibidez, Sagarlasterra lasterketa korrituko da. Lasterketa hainbat sagardotegitatik igaroko da, eta Ave Marian amaitu. Bestalde, Txillida Lekun sagar eta sagardo festa egingo dute, martxoaren 4an. Handik bi asterako antolatu dute, bestalde, Sagardoaren Kapitulua. Hernaniko Tolarearen Kofradiak ez ezik, beste herrietako gastronomia kofradiek ere hartzen dute parte bertan. Txotx garaia bukatzeko, apirilaren 21an, bertsolariek, abesbatzek eta hainbat abeslarik gorazarre egingo diote sagardoari Sagardoaren Graziya festan. Ekitaldi horretan bertan, kopla zaharrak abestuko dituzte. Zer: Txotx garaiaren hasiera. Non: Hernaniko Gudarien plazan. Noiz: Igandean, hilak 28, 12:00etan. Ekitaldiak: Sagardo dastatzea, aizkolarien erakustaldia eta kolore ikuskizuna udaletxeko teilatutik.