Euskal Herria eta sagardoa, 'New York Times' egunkarian
Descripción
Txotx sasoiaren oihartzuna ozen eta gure mugetatik urrun entzuten da. Aurrekoan, ‘Conde Nast Traveler’ bidaiak hizpide dituen atari entzutetsuak sagardoari eta euskal sagardotegiei eskaini zien artikuluaren berri eman genuen. Orain, ostera, ‘New York Times’ egunkari ezagunean irakurri ahal izan dugu euskaldunen edari kuttunaren berri.
euskadi gastronomía new york times sidra sidrería txotx
Ficha
- Fuente: Naiz
- Fecha: 2018-03-19
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007817
Texto completo
Jason Wilson kazetariak egunkariaren ‘Travel’ atalean iltzatu du Euskal Herrian errotutako ohituraren kronika. Kazetaria, Tyler anaiarekin, gurera etorri eta Gipuzkoako zenbait sagardotegitara hurbildu da. Sagardoak txinparta aska dezan nola bota eta nola edan erakutsi diote bertan, eta Wilsonek ere hainbat gomendio luzatu dizkie irakurleei. Sagardoaren historiaren berri ere ematen du, edariaz gainera Euskal Herrian sagardoa bizimodu bat dela adierazten du.
Sagardoaren lurraldearen sekretuak aletzen ahalegindu da artikuluan, Daniel Rodriguesen argazkiak lagunduta.