Sagardoaren lurraldea

Alberto Iñurrategik hasiko du 2018ko txotx bolada urtarrilaren 15ean, Gurutzeta sagardotegian. Deia, Noticias de Bizkaia

Descripción

Sagardoaren Lurraldea elkarteak urtarrilaren 15ean antolatuko du XXV. Sagardo Berriaren Eguna, 2018ko txotx boladari hasiera emateko, eta aurtengo gonbidatua Alberto Iñurrategi eskalatzaile eta mendizalea izango da. Astigarragako Gurutzeta sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu eginda lehen kupela irekiko du Iñurrategik, 13:45ean, eta horrela hasiko da aurtengo txotx denboraldia.

alberto iñurrategi astigarraga sidrería gurutzeta sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Deia
  • Fecha: 2018-01-08
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007802

Texto completo

Aurretik, 12:00etan, Zorione Etxezarraga Astigarragako alkate eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldiko buru izango da, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkariekin batera, eta uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, besteak beste.

Sagardoaren Lurraldea elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez, urtero bezala, 25. aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekiera izango da. Horrela, Astigarragako Gurutzeta sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu egingo du Alberto Iñurrategik lehen kupela irekitzean, eta horrela, 2018ko sagardo denboraldi berria hasiko da.

Aldez aurretik, Sagardoetxeko sagastian sagarrondo berri bat landatuko du Iñurrategik. "Ekitaldi sinboliko horrekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu", adierazi dute.