Sagardoaren lurraldea

Txotx irekierak 25 urte, eta hamalau bider kirolariak protagonista

Descripción

Urtarrilaren 15ean egingo da txotx irekiera Astigarragako Gurutzeta sagardotegian. Aurtengoa 25. edizioa du Sagardo Berriaren Egunak, eta Alberto Iñurrategi mendizale aretxabaletarra izango da protagonista nagusia: Hark egingo du “Gure sagardo berria” oihu, lehen kupela irekitzean.

alberto iñurrategi astigarraga opinión deportistas sagardo berriaren eguna apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Jon Torner
  • Fuente: Argia aldizkaria
  • Fecha: 2018-01-03
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007789

Texto completo

25 urte beteko ditu ekitaldi sinboliko horrek, eta hamalaugarrenez kirolari batek edango du lehenbiziko tragoa. Zerrenda luzea da Sagardoaren Lurraldearen webgunean topa dezakeguna: 1995an Jose Mari Bakero futbolaria, 1996an Javier Clemente futbol entrenatzailea, 1997an Julian Retegi pilotaria, 1998an Miguel Indurain eta 2001ean Joane Somarriba txirrindulariak, 2002an Martín Fiz korrikalaria, 2003an Abraham Olano txirrindularia, 2004an Periko, Mikel eta Xabi Alonso futbolariak, 2006an Jose Luis Korta arraunlaria, 2007an Juan Martinez de Irujo eta 2009an Aimar Olaizola pilotariak, 2010ean Realeko ordezkariak, eta 2016an Aritz Aranburu surflaria. Gainerakoak dira sukaldariak, kantari/musikariak, fisikari bat, telebista aurkezle bat, Loreak filmeko aktoreak eta bertsolari bat, lehenbiziko edizioan (1994an) protagonista izan zen Andoni Egaña.

Albo batera utzita ia guztiak gizonezkoak direla, kirolari kopuruak eman digu atentzioa. “Ohore” hori merezia dutela ez dugu zalantzan jarriko, baina halere, ez al dira kirolari gehitxo? Portzierto, Olaizola, Martinez de Irujo, Fiz, Clemente eta beste zenbait kirolari protagonista izan dira, era berean, Arabar Errioxako mahats biltzearen festa irekieran.

Ziur gure herriotan egiten den hamaika ekitaldi/ospakizun gehiago zerrendatuko zenituzketela…

Bai, badakigu ekitaldiak oihartzun handiagoa izango duela pertsona famatuak gonbidatuta, euskal “nortasunaren” ikur direla bai kirola baita sagardoa ere eta bi munduak lotzeak logika izan dezakeela, kirolari bat aukeratzeak teorian ez duela ukitu politiko-polemikorik, baina… nola esan, maiz “errazenera” jotzen dugula dirudi. Kirolariek (ezagunek bederen) nahikoa txalo jasotzen dute bestela ere, eta beste eragile batzuen lana aitortzeko modua ere izan daiteke txotx irekierarena. Tradizioari eutsi, baina aurrera eginez. Ez dakit…