Alberto Iñurrategi, aurtengo protagonista
Descripción
Gurutzeta Sagardotegian irekiko du 2018ko txotx denboraldiko aurreneko kupela «Gure Sagardo Berria» esaldia esanez. Aurretik, sagarrondo bat landatuko du Sagardo Etxearen inguruan.
alberto iñurrategi astigarraga sidrería gurutzeta sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2018-03-08
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007782
Texto completo
Duela astebete iragarri zuen Sagardoaren Lurraldeak hilaren 15ean, Gurutzeta Sagardotegian izango dela 2018ko txotx denboraldiaren hasiera, eta orain, beste xehetasun baten berri eman du. Alberto Iñurrategi eskalatzaile eta mendizalea izango da aurtengo protagonista nagusia, eta beraz, berak irekiko du aurreneko kupela «Gure Sagardo Berria» oihukatuz.
Prentsaurrekoa eta landaketa, aurretik
Baina horren aurretik, prentsaurrekoa eskainiko du Iñurrategik, sagardogileen eta erakunde publikoen ordezkariekin batera, Sagardo Etxean, eta bertan azalduko dira aurtengo denboraldiaren eta uztaren nondik norakoak. Eta ondoren, sagarrondoa landatuko du Sagardo Etxearen inguruko lurretan.
Handik, Gurutzeta Sagardotegira abiatuko dira, eta bertan dantzatuko dute sagar dantza eta soka dantza, musikarien erritmora. Orduan iritsiko da, azkenik, aurreneko kupela irekitzeko unea: «txootx!».