Sagardoaren lurraldea

Sagardo Berriaren Eguna urtarrilaren 15ean ospatuko da eta gonbidatua Alberto Iñurrategi izango da

Descripción

Sagardoaren Lurraldea elkarteak urtarrilaren 15ean antolatuko du XXV. Sagardo Berriaren Eguna, 2018ko txotx boladari hasiera emateko. Aurtengo gonbidatua Alberto Iñurrategi eskalatzaile eta mendizalea izango da. Zorione Etxezarraga Astigarragako alkate eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria 12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldiko buru izango da, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkariekin batera, eta uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, besteak beste.

alberto iñurrategi astigarraga sidrería gurutzeta sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Europa Press
  • Fecha: 2018-01-02
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007774

Texto completo

Sagardoaren Lurraldea elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez, urtero bezala, 25. aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekiera izango da. Horrela, Astigarragako Gurutzeta sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu egingo du Alberto Iñurrategik lehen kupela irekitzean, eta horrela, 2018ko sagardo denboraldi berria hasiko da. Aldez aurretik, Sagardoetxeko sagastian sagarrondo berri bat landatuko du Iñurrategik. "Ekitaldi sinboliko horrekin, naturaren dinamikotasun ...

Aldez aurretik, Sagardoetxeko sagastian sagarrondo berri bat landatuko du Iñurrategik. "Ekitaldi sinboliko horrekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu", adierazi dute.

Sagardo Berriaren Eguna urtarrilaren 15ean ospatuko da eta gonbidatua Alberto Iñurrategi izango da

Aurten, gainera, Sagardo Berriaren Egunaren 25. edizioa izanik, aurreko urteetako gonbidatuetako batzuk 2018ko txotx irekieraan izango dira. Aurreko urteetako gonbidatuen artean daude Andoni Egaña bertsolaria, Julian Retegi pilotaria, Juan Mari Arzak sukaldaria, Joane Somarriba txirrindularia, Ainhoa Arteta sopranoa, Juan Martinez de Irujo pilotaria, Real futbol taldea, Karlos Argiñano sukaldaria, La Oreja de Van Gogh taldea, Kalakan taldea, "Loreak" filmeko protagonistak, Aritz Aranbu ...