Alberto Iñurrategik irekiko du txotx denboraldia
Descripción
Sagardoaren Lurraldea elkarteak urtarrilaren 15erako antolatu du XXV. Sagardo Berriaren Eguna, aurtengo txotx denboraldiari hasiera emateko. Aurtengo gonbidatua Alberto Iñurrategi eskalatzaile eta mendizalea izango da.
alberto iñurrategi astigarraga sidrería gurutzeta sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea apertura del txotx
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2018-01-02
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007768
Texto completo
Zorione Etxezarraga Astigarragako alkate eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldiko buru izango da, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkariekin batera, eta uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, besteak beste.
Sagardoaren Lurraldea elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez, urtero bezala, 25. aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekiera izango da. Horrela, Astigarragako Gurutzeta sagardotegian 'Gure Sagardo Berria' oihu egingo du Alberto Iñurrategik lehen kupela irekitzean, eta horrela, 2018ko sagardo denboraldi berriari hasiera emango dio.
Aldez aurretik, Sagardoetxeko sagastian sagarrondo berri bat landatuko du Iñurrategik. "Ekitaldi sinboliko horrekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu", adierazi dute.
Aurten, gainera, Sagardo Berriaren Egunaren 25. edizioa izanik, aurreko urteetako gonbidatuetako batzuk 2018ko txotx irekieran izango dira. Aurreko urteetako gonbidatuen artean daude Andoni Egaña bertsolaria, Julian Retegi pilotaria, Juan Mari Arzak sukaldaria, Joane Somarriba txirrindularia, Ainhoa Arteta sopranoa, Juan Martinez de Irujo pilotaria, Real futbol taldea, Karlos Argiñano sukaldaria, La Oreja de Van Gogh taldea, Kalakan taldea, "Loreak" filmeko protagonistak, Aritz Aranburu surflaria edota Eneko Atxa sukaldaria.