Sagardoaren lurraldea

Möet & Chandon sagardoa

Descripción

Urte arteko egun xelebreak amaitu dira, lurretik sortutakoetatik jan eta edan batean osatzen diren egunak. Hobebeharrez, onenetik onenera janedan ere. Ustez. Kaba eta xanpain botila astunak erraz dantzatzen dira. Gaur egun askotarikoak badira ere eskuera, lehen beste upeleko sagardoa zen. Xanpain aukera urria zenean aparteko sona zuen "Champagne" sormarkako Möet & Chandon izenekoak.

möet & chandon producto sidra champán

Ficha

  • Autor: Jakoba Errekondo
  • Fuente: Argia aldizkaria
  • Fecha: 2018-01-14
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: NA-007754

Texto completo

Bernardo Aurkia Lizarribar Leaburun jaiotakoa berroigeitaka urtetan aritu zen Saran apaiz. Musikazale amorratua, errebotea ere maite zuen, inondik ere, eta ahal zuenean Zubietara etortzen zen Sarako errebote taldeak partidaren bat jokatu behar zuenean. Jokatu ondoren jolasera, partida bukatutakoan, errebote plazaren aldamenean zegoen Aizpuruako sagardotegian biltzen ziren zintzurkoiak. Gure aita, bertako alaba Joxeparen semea, ederki gogoratzen da sagardo hurrupa zanga-zanga edaten zuenean Don Bernardok esaten zuenaz: “Hau Möet & Chandon baino hobea duk” edo “ez zagok honelako Möet & Chandonik”. Sagardoa ere maite zuen.

Industriala erabat M&C xanpaina bera ere izango da, urtean 26 milioi botila ekoiztu eta saltzen omen ditu behinik behin. Hala ere, gaur xanpain hori gaindituko duten sagardo bizi pindartsu gutxi izango da. Etxeetan norberarentzako, ez saltzeko, egiten diren sagardoek ere gero eta sagardo industrialen tankera handiagoa dute.

Sagardoaren munduan etorkizun oparoa usaintzen da. Merkatuan ditugun sagardo gehienak oso ezagunak diren izen handiko sagardotegietakoak dira. Industrialak, alegia. Sagardo horiek zaila dute Don Bernardoren gustuko izatea. Arrazoi asko dago: sagar aukera motza da egun, ekoizpen industrialaren antolaketak berak zailtzen du kalitate goreneko edari bat egitea, sagardogintzaren mundua ez dago kalitate bereiziak sortzeko eta sustatzeko egokitua.

Jendea ari da, ordea, bere kasa langintza honetan: etorkizuneko sagardo bereziak lantzen. Gero ere xanpaina oinperatzeko gaia izan dezaten.