Sagardoaren lurraldea

Uzta dastatzeko zita

Descripción

"Uzta oso ona izan da, bai kantitatez, eta bai kalitatez; oso ona dator sagardo berria". Gaur dute txotx irekiera Hernanin (Gipuzkoa), eta aurten jasotakoarekin aseta dagoela nabari zaio gaurko festaren antolatzaileetako bati, Akarregi sagardotegiko nagusi Jon Peñari. Urtero bezala, udaletxean egingo dute txotx irekiera, 13:00ean.

sidrería akarregi hernani sidra apertura del txotx cosecha sabor

Ficha

  • Autor: Itziar Ugarte
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2018-01-13
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: NA-007750

Texto completo

Hori izango da herritarrei sagardo berria aurkezteko ordua, eta eguneko ekitaldi nagusia. Zaporeak proiektuak irekiko du aurten denboraldia.

Gaur egun, hamabi sagardotegi daude Hernanin. Tradizioak tradizio, sagardoak oraindik ere jende asko mugitzen du, Peñak dioenez. «Hernaniko sagardogileentzat oso egun polita da gaurkoa; azken finean, sagardogile guztiak juntatzen gara, eta urte guztian egindako lana erakusten dugu»

Uztarekin ez dago sekula jakiterik, baina aurtengoa «aspaldiko onena» da, eguraldiari eta, batez ere, iazko uda onari esker, Peñaren ustetan. Halaber, hemengo sagarraren igoera azpimarratu du: «Aurten, bertako sagarra, jatorri izenekoa, asko ugaritu da, eta azken urteetako sagardorik onena ekarri du». Iaz sortu zen Euskal Sagardoa jatorri izena, eta aurten, denera, 47 sagardotegi batu dira sor-markara. «Bultzada handia» izan dela kontatu du Peñak. «Jatorri izena oso ondo etorri da bertako ekoizleek sagardoa bertako sagarrarekin egin ahal izateko», azaldu du. Plazan bi upel bete sagardo berri jarriko dituzte, eta pintxoak ere izango dira edanarekin batera hartzeko.

Zaporeak-i omenaldia

Txotx irekiera egin aurretik, aurtengo gonbidatuei, Zaporeak proiektuko kideei, harrera egingo diete udaletxean. Erabaki hori Txotx Mahaiaren esku egoten dela zehaztu du Peñak: «Udaletxeko jendea, herritarrak, tabernariak, sagardogileak... denen artean hartutako erabaki bat izaten da».

Etiopiako Wukro herriarekin senidetuta dago Hernani, eta, hain justu, han hasi zuen jarduna Zaporeak ekimenak, elikadura eta sukaldaritzako proiektuak sustatzen. Azken boladan, Greziako Kios irlan larri dauden errefuxiatuentzako lanean ari da taldea. Gaur, Hernaniko txotx garaia irekitzean, haien jarduna omenduko dute.

Sagardo irekiera
Gaur, 12:00etan, Hernanin (Gipuzkoa)