"Ohore bat izan da guretzat, lotura estua daukagulako Hernanirekin"
Descripción
Sagardo berriarekin batera, Zaporeak proiektua izan zen atzoko protagonista nagusia. Proiektuko kideek herritarren berotasuna, Aitor Ruiz de Eginoren eskultura, eta Luis Intxauspe alkatearen esker hitzak jaso zituzten, egiten ari diren lanagatik, bai Wukron, Angel Olaranekin elkarlanean, eta baita Greziako errefuxiatuekin ere.
hernani sidra sidrería txotx apertura del txotx sabor
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2018-01-14
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Museoa »
- Código: NA-007746
Texto completo
Eta jasotako errekonozimendua eskertzeko, «ia hitzik gabe» geratu zirela onartu zuten Zaporeak proiektuko kideek: «ezustean harrapatu gintuen gonbiteak, eta ohore bat da Hernaniko txotx irekiera egitea, bereziki lotura estua daukagulako herriarekin. Angel Olaranekin hasi ginen eta jarraitzen dugu lanean, eta ezin dugu ahaztu hasiera hartan Hernaniko Udalak eman zigun babesa».
Eta nabarmendu zuten, beraiekin batera, errefuxiatu guztiak zeudela oholtza gainean: «bi urte daramazkigu beraiei jaten ematen, euren duintasunaren zati bat itzularaziz. Eta beraiengatik eta beraientzat jarraituko dugu lanean, elikadura duin bat izan dezaten. Baina hori posible bada, herriei eta herritarrei esker da. Beraz, bihotz bihotzez eskerrak denoi».