Sagardoaren lurraldea

Munduko sagardo adituak bilduko ditu, azaroaren 23tik 25era Hernaniko Orona Ideon antolatu duten 2. Sagardo Forumak

Descripción

Sagarra, sagardoa eta sagardotegiak ardatz hartuko dituen 2. Sagardo Foruma antolatu du Usurbilgo Udala (Hernani eta Astigarragakoarekin batera) kide duen Sagardoaren Lurraldeak, azaroaren 23tik 25era Hernaniko Orona Ideon. Gertuko zein mundu zabaletik etorritako 21 adituek parte hartuko dute, sagardoaren lurralde honetan ospatuko diren sagardoari buruzko jardunaldiotan.

hernani jornadas orona ideo sagardo forum concurso de sidra sidra manzana turismo

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2017-11-16
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007708

Texto completo

Sagarra eta sagardoarekin erlazionatutako kultura, ekoizpena eta turismoaren inguruko jardunaldiak eskainiko dituzte. Ostegun eguerdi honetan aurkeztu dute 2. Sagardo Foruma, astebete barrurako iragarriak dauden ekimenak egingo diren toki berean, Hernaniko Orona Ideon.

I. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa
Jardunaldion baitan, I. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ospatuko da. 11 herrialde ezberdinetako jada izena emanda dauden ehunetik gora sagardo ezberdinek parte hartuko dute. 9 kategoriatan banatuko dute txapelketa: Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa, sagardo natural asturiarra, sagardo tradizional frantsesa, sagardo tradizional ingelesa, gaur egungo sagardoak, “Premium” sagardo apardunak, apfelwein (sagardoa), zaporetako sagardoa eta udardoa edo izotzezko sagardoa.

Sona handiko mundu osoko epaileek osatuko dute epaimahaia. Kategoria bakoitzean “Kategoriako onena” den sagardoa izendatuko dute, eta horien artean, “Lehiaketako onena”. Sagardoak baloratzen munduko txoko ezberdinetako epaileak jarriko dituzte. Epaimahaiaren dominak jasoko dituzte puntuazio altuena lortzen duten sagardoek:
-Brontzezkoa, 30-37 puntu lortzen dituzten sagardoek.
-Zilarrezkoa, 38-44 puntu lortzen dituzten sagardoek.
-Urrezkoa, 45-50 puntu lortzen dituzten sagardoek.

Izen ematea, egitaraua eta informazio gehiago, hemen: sagardoarenlurraldea.eus