Sagardoaren lurraldea

II Sagardo Forum

Descripción

Azaroaren 23tik 25era bitartera egingo da bigarren Sagardo Foruma Hernanin, Sagardoaren Lurraldea elkarteak antolatuta. Sagarraren, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak Orona Ideoren instalazioetan egingo dira. Azaroaren 23an eta 24an, 21 profesionalen hitzaldiak izango dira, eta sagardoaren munduaren gaur egungo egoera zein den eta azken urteetan izan duen garapena ezagutzeko aukera izango da hiru gai nagusitan banatuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

hernani jornadas orona ideo sagardo forum concurso de sidra sidra manzana turismo

Ficha

  • Fuente: Naiz
  • Fecha: 2017-11-17
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007707

Texto completo

Berrikuntza gisa, Sagardo Forum barruan Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da azaroaren 25ean. Bertan, mundu osoko dastatzaile ospetsuek bederatzi kategoriatan sailkatutako sagardo mota ezberdinak dastatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako sagardorik hoberenak aukeratzeko. Dastatzaileen artean egongo dira sumillerrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastronomikoak.