Sagardoaren lurraldea

II. Sagardo Forum azaroaren 23tik 25era egingo da, Hernanin

Descripción

Sagardoaren Lurraldea elkarteak II. Sagardo Forum antolatuko du azaroaren 23tik 25eran. Sagarraren, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak Orona Ideoren instalazioetan egingo dira, Hernanin (Gipuzkoa), antolatzaileek jakinarazio dutenez.

hernani jornadas orona ideo sagardo forum concurso de sidra sidra manzana turismo

Ficha

  • Fuente: Europa Press
  • Fecha: 2017-11-13
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007701

Texto completo

Azaroaren 23an eta 24an nazioarteko 21 profesionalen hitzaldiak izango dira, eta sagardoaren munduaren gaur egungo egoera zein den eta azken urteetan izan duen garapena ezagutzeko aukera izango da hiru gai nagusitan banatuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

Berrikuntza gisa, II. Sagardo Forum barruan I. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da azaroaren 25ean. Bertan, mundu osoko dastatzaile ospetsuek bederatzi kategoriatan sailkatutako sagardo mota ezberdinak dastatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako sagardorik hoberenak aukeratzeko. Dastatzaileen artean egongo dira sumillerrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastronomikoak.