Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren kultura aztergai, hiru egunetan

Descripción

Bigarren urtez, Sagardo Foruma egingo dute azaroaren 23tik 25era Orona Ideon; egitarau ezin zabalagoa antolatu dute.

hernani jornadas orona ideo sagardo forum concurso de sidra sidra manzana turismo

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2017-11-04
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007691

Texto completo

Bigarren urtez jarraian Sa­gar­doaren Lurraldeak antolatuta, azaroaren 23tik 25era 2garren Sagardo Forum egingo da. Jardunaldi teknikoa izango da, sagarra, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzkoa. Orona Ideoren instalazioetan egingo da, Her­naniko Jauregi auzoan, Ga­la­­rretan.

Jardunaldi hauek, azaroaren 23 eta 24an egingo diren nazioarteko profesionalen hi­tzaldiak barne-hartuko dituzte eta horiei esker, sagardoaren munduaren gaur egungo egoera azken urteetako bilakaera zein den ezagutzeko aukera izango da. Hiru gai nagusitan banatu dute: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

Hiru egun hauetan zehar, II. Sagardo Forumak gai bakoi­tzeko profesionalak eta adituak bilduko ditu Sa­gardoaren Lurraldean bertan. Za­lan­tza­rik gabe, beste esperientzia eta ibilbide profesionaletatik ikasteko aukera ezin hobea izango da, baita gaur egungo sagardoaren munduaren egoera ezagutzekoa eta berezko historia, usadioa eta enoturismoaren munduan zabalpen haundia du­en Sagardoaren Lurraldea jo­muga turistikoa eraikitzen jarraitzeko ideiak barneratzekoa ere.

Izen emateak web gunean egin daitezke
Hitzaldietan parte hartzeko, aurretik izena eman behar da Sa­gardoaren Lurraldearen web­gunean. Bertan eguna edo egunak aukeratu daitezke, azaroaren 23a, azaroaren 24a edo biak.
Hitzaldi eta ekintza asko izango dira, goizeko 09:00ak aldera hasi eta eguerdiko 14:00­ak arte. Hitzaldien azken eguna mahai-inguru batekin amaituko da, 12:50etik 14:00ak arte.
Izena emateko, egitarau osoa ikusteko eta informazio gehiagorako: www.sagardoarenlurraldea.eus.
Sagardo Lehiaketak emango dio amaiera Sagardo Forumari hilaren 25ean

Mundu osoko sagardogileek parte hartu dezakete eta bederatzi kategoriatan sailkatutako mota ezberdinak dastatuko dira.

Berrikuntza gisa, II Sagardo Forum barruan Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ospatuko da azaroaren 25an, eta bertan, mundu osoko dastatzaile osp­etsuek (sumillerrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastronomikoak etab.) bederatzi kategoriatan sailkatutako sagardo mota ezberdinak dastatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako sagardorik hoberenak aukeratzeko.
Mundo osoko sagardogileek parte hartu dezakete bertan. Lehiaketa honen helburua profesionaltasun haundiko ebaluazioa egitea eta Europako zein munduko produkturik one­­nak goraipatzea dira. Lehia­keta azaroaren 25ean ospatuko da Hernaniko Orona Funda­zioaren egoitzan.
Lehiaketako kategoriak on­do­­koak dira: Euskal Herrian ekoiz­tutako sagardoa, sagardo na­tural asturiarra, sagardo tradizional frantsesa, sagardo tradizional ingelesa, gaur egungo sagardoak, Premium sagardo apardunak, Apfel­wein (sagardoa), zaporetako sagardoa eta udardoa eta izotzezko sagardoa.

Lehiaketa sagardoaren sektorearekin lotura duten Estatu Batuetako, Britainia Handiko, Alemaniako, Frantziako eta Italiako nazioarteko epaileek ebaluatuko dute.

Nazio mailako epaimahaiaren artean, estatu guztitik etorritako jatetxe garrantzitsuetako somelierrak, BJCP garagardo programa amerikarreko epaileak eta ardoa nahiz garagardoaren sektoreko kazetari eta blogerrak daude.

Lehiaketaren oinarriak na­zioar­teko lehiaketetan espe­rien­tzia profesionala duen lantalde berezi batek bermatuak daude. Dominak honako puntuen arabera emango dira: brontzezko domina 30-37 puntu, zilarrezko domina 38-44 puntu eta urrezko domina 45-50 puntu.

Kategoriako onenak ohorezko txapela jasoko du eta ikuskizuneko onenak, Koldo­bika Jau­regik diseinatutako garaikur originala jasoko du.