Sagardoari buruzko bigarren jardunaldiak Orona Ideon
Descripción
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2017ko azaroaren 23-25an II. Sagardo Forum ospatuko da, sagarra, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak Orona Ideo-ren instalazioetan.
hernani jornadas orona ideo sagardo forum concurso de sidra sidra manzana turismo
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-11-01
- Clasificación: 5.7. Formación
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007690
Texto completo
Jardunaldi hauek, azaroaren 23 eta 24an ospatuko diren nazioarteko profesionalen hitzaldiak barne-hartuko dituzte eta horiei esker, sagardoaren munduaren gaur egungo egoera zein den eta azken urteetan izan duen garapena ezagutzeko aukera izango da 3 gai nagusitan banatuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.
Berrikuntza gisa, II Sagardo Forum barruan Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ospatuko da azaroaren 25ean, eta bertan, mundu osoko dastatzaile ospetsuek (sumillerrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastronomikoak...) Bederatzi kategoriatan sailkatutako sagardo mota ezberdinak dastatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako sagardorik hoberenak aukeratzeko.
Beste esperientzia eta ibilbide profesionaletatik ikasteko aukera ezin hobea izango da, baita gaur egungo sagardoaren munduaren egoera ezagutzekoa eta berezko historia, usadioa eta enoturismoaren munduan zabalpen handia duen Sagardoaren Lurraldea jomuga turistikoa eraikitzen jarraitzeko ideiak barneratzekoa ere.