Sari banaketa izan zen atzo Sagardoetxean, Sagar Uztako X. Argazki Rallyaren harira
Descripción
Sari banaketa izan zen atzo Sagardoetxean, Sagar Uztako X. Argazki Rallyaren harira
ocio rally fotográfico astigarraga exposiciones fiesta de la manzana sagar uzta sagardoetxea reparto de premios
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-10-14
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-007682
Texto completo
Imanol Lorenzok eraman zuen bildumarik onenari saria;
Marian Martin, berriz, bigarren sailkatua izan zen.
Saritutako argazkiak eta parte-hartzaile bakoitzaren
argazki bana ikusgai egongo dira hilaren 29a arte.
Irabazleen izenak eman ziren atzo Sagardoetxean. Izan
ere, hori egitea tokatzen zen Sagardoaren Lurraldeak
antolatutako XVII. Sagar Uzta jai handian hasitako
aurtengo Argazki Rallya bukatu ondoren.
Imanol Lorenzok eraman zuen bildumarik onenari saria;
hau da, Sagardoaren Lurraldeko Sagardoa eta itsasoa
esperientzia eta bertako produktuez osaturiko lotea.
Bigarren sailkatua, berriz, Marian Martin izan zen, eta
Sagardoren Lurraldeko Sagardoetxea eta sagardotegia
esperientzia eta bertako produktuez osaturiko lotea
eraman zituen etxera.
Imanol Lorenzo eta Marian Martin saridunak eta Jon
Martin alkateordea, atzoko sari-banaketan.
Imanol Lorenzok eraman zuen bildumarik onenari saria;
Marian Martin, berriz, bigarren sailkatua izan zen.
Saritutako argazkiak eta parte-hartzaile bakoitzaren
argazki bana ikusgai egongo dira hilaren 29a arte.
//Erabiltzaileak
Agenda Bateratua
PDF
ASTIGARRAGA
Urriak 18
PDF
HERNANI
Urriak 18
ESKELAK
Bilatu
Erakusketa,hilaren 29a arte
Gaurtik hasi eta 2 astez, saritutako argazkiak eta partehartzaile
bakoitzaren argazki bana ikusteko aukera
izango da Sagardoetxean bertan antolatu den
erakusketan.
Horretarako ordutegia hauxe izango da: asteartetik
larunbatera 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik
19:30etara; eta igandetan 11:00etatik 13:30etara.
Publikoaren saria, Instagramen
Bestalde, datorren astetik aurrera Publikoaren saria
jarriko da martxan.
Astero parte-hartzaileen argazkiak argitaratuko dira
Sagardoaren Lurraldeko Instagram kontuan, eta atsegite
gehien jasotzen dituen argazkiak Publikoaren saria
irabaziko du.