Ibaien historia eta garrantzia islatu dute erakusketa batean
Descripción
'Sagardo ibaiak, bizitza iturri' erakusketa ikusgai egongo da Aquariumen abenduaren 15era arte. Hernani, Usurbil eta Astigarragan egon ondoren, Sagardo ibaiak, bizitza iturri erakusketa ibiltaria Donostiako Aquariumera iritsi da, Nautilius aretora. Sagardoaren Lurraldearekin sagardoaren kultura sustatzeko asmoz egin dute, eta Aquariumarekin elkarlanean sortutako proiektua izan da. Urumea eta Oria ibaiak balioan jartzen dituzte.
donostia exposiciones transporte historia río oria sidra sagardoaren lurraldea urumea
Ficha
- Autor: Lide Ferreira
- Fuente: Irutxuloko Hitza
- Fecha: 2017-09-27
- Clasificación: 5.5. Exposiciones
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007651
Texto completo
“Lehen bizi ginen ibaiari begira, eta, orain, badirudi ez dela existitzen”, nabarmendu du Jose Mari Alberrok, Saardoetxeko zuzendariak. Lurdes Odriozola historialariak esan du urte askoko ikerketa baten ondorio dela erakusketa: “Oria eta Urumea dira protagonistak, baina beste bitxikeria batzuk ere kontatzen dira. Lehen, ibaiak bizitza iturri ziren, baina une batean elikagai horiek ez ziren nahikoak eta ibaiak antzinako autobide bilakatu ziren. Gainera, ibaiaren inguruan jendea bizitzen jarri zen, eta sortu ziren harreman sozialak ere islatu ditugu”.
Erakusketa abenduaren 15era arte egongo da zabalik, Aquariumeko Nautilus aretoan. Egunero egongo da irekita, 10:00etatik 19:00etara, eta Aquariumeko sarrera ordaindu beharko da bisitatzeko.