Sagarraren Jaia ospatuko da gaur Foru plazan, programazio oparoarekin
Descripción
Sagar Uztak hamazazpigarren edizioa beteko du aurten, eta urteroko moduan, sagardotegietako dolareetako lanen hasiera ospatuko du, azarora bitartean luzatuko den lana.
astigarraga degustación elaboración fiesta de la manzana sagar uzta manzana
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2017-09-24
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007649
Texto completo
Sagar Uzta jaiaren jarduera nagusiak egun hauetan ospatzen ari dira sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ugarirekin.
Gaur, hain zuzen, Sagarraren Jaia izango da Foru enparantzan. Goizean, 9:30ean hasita, Musika Eskolako txistu ikasleen eta Txirriskla Txistulari Taldearen diana egongo da. Gainera, 10:30etik 12:00etara bitartaen sagar postre lehiaketa burutuko da -frontoian entregatu behar dira postreak- eta ordutegi berean, X. Sagar Uzta Argazki Rally Digitala egingo da.
Goiz guztian zehar sagarraren azoka, erakusketa, dastaketa eta salmenta, sagardo eta muztio dastaketa, saski, txertaketa, etab.-en erakustaldiak, herriko baserritarren produktuen salmenta eta trikitilarien emanaldian, herrian zehar, izango dira. Gainera, 11:00etan, muztioaren elaborazioa egingo da eta 12:30ean, Sagar dantza eta kirikoketa. Eguna ondo bukatzeko, 13:00etan, txalaparta eta 2017 uztako lehen muztioaren topa herrikoia.