Sagardoaren lurraldea

X. Sagar Uzta Argazki Rally Digitala

Descripción

Sagarrari eskaintzen zaion XVII. Sagar Uzta jaiaren barruan, X. Argazki Rally Digitala ospatuko da Astigarragan. Aurten, XV. Sagar Uzta jaiaren lau egunetan zehar antolaturiko ekintza guztietako argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Oinarriak: 1. Argazkizale guztiek parte hartu ahal izango dute.2.

rally fotográfico astigarraga bases fiesta de la manzana sagar uzta manzana

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2017-09-13
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007633

Texto completo

Oinarriak:
1. Argazkizale guztiek parte hartu ahal izango dute.
2. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.eus / Irailaren 24an 10:30etatik- 12:00etara plazan.
3. Izen ematea 5€-koa izango da. Ordaintzeko modua: metalikoan Irailaren 24an 10:30etatik-12:00etara plazan.
4. Gaiak:
Sagar Uzta jaiaren barruan antolaturiko ekintza guztietako argazki adierazgarriak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara (ikusi egitaraua).
5. Parte-hartzaile bakoitzak 6 argazki aurkeztu beharko ditu JPG formatuan eta gutxienez 300 pixel-etako erresoluzioan. Argazki bilduma irailaren 25etik urriaren 1a bitartean bidali beharko da Dropbox edo WeTransfer bidez info@sagardoarenlurraldea.eus helbidera.
6. Sariak:
Bildumarik onena: Sagardoaren Lurraldeako esperientzia + Bertako produktuez osaturiko lotea.
Bigarren sailkatua: Sagardoaren Lurraldeako esperientzia + Bertako produktuez osaturiko lotea.
Publikoaren saria: Bertako produktuez osaturiko lotea.
7. Epaimahaia bi argazkilari profesionalek eta Sagardoetxeako Zuzendaritzak osatuko dute.
8. Publikoaren saria modu honetan erabakiko da: Parte hartzaile bakoitzaren argazki bat argitaratuko da Sagardoren Lurraldearen Instagram-eko kontu ofizialean. Atsegite gehien jasotzen dituen argazkia suertatuko da irabazle.
9. Urriaren 13an arratsaldeko 19:00etan irabazleei sariak banatuko zaizkie eta erakusketari hasiera emango zaio Sagardoetxean.
10. Oinarri hauetan aurreikusten ez diren arazo guztiak rally hau antolatzen duen erakundeak ebatziko ditu.

Oharrak:
1. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira.
2. Erakusketa Sagardoetxea Museoan izango da urriak 13-29 bitartean museoaren ordutegian.
3. Saritutako argazkiak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bat erakutsiko dira.
4. Rally honetan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du.
5. Epaimahaiaren erabakia apela ezina izango da.
6. Rallyan izena ematearekin batera, pintxo bat hartzeko tiketa emango da.
7. Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du