Sagardoaren lurraldea

Marka guztiak hausteko uzta

Descripción

Atzo argitaratutako datuen arabera, Euskal Sagardoa jatorri izenak aurreikusi du 2017ko uzta "historikoa" izango dela. Teknikarien esanetan, "azken urteetako uztarik emankorrena izango da 2017koa, 10 milioi kilotik gora jasotzea espero baita". Gainera, uzta "aurreratuta" datorrela azpimarratzen du sor-markaren txostenak, zenbait sagastitan hasiak baitira sagarra jasotzen.

astigarraga euskal sagardoa madurez fiesta de la manzana sagar uzta manzana cosecha

Ficha

  • Autor: Kerman Garralda
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2017-09-15
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007629

Texto completo

zan ere, udaberrian eta udan izandako eguraldi onak fruitua ugari haztea ahalbidetu du, eta azken egunetako euriek «alea izugarri handitu dute».

Euskal Sagardoa jatorri izenaren barnean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sagardoak daude, eta soilik bertako sagarrekin egindako sagardoa onartzen dute. Aurtengo uzta bikainari esker, bertako sagarrekin iaz egindako 1.320.000 litroak —produkzioaren %12 inguru— gainditzea espero dute sagardogileek. Gainera, aurten sagardotegi gehiago sartu dira Euskal Sagardoa jatorri izenean. Denera 40 inguru dira, eta 250 sagasti baino gehiago kudeatzen dituzte.

Euskal Sagardoa jatorri izenak bertako 115 sagar mota onartzen ditu. Horietatik ohikoenak 24 sagar mota jasotzen dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan —hala nola errezila, frantzes sagarra edota salxipia—, baina tokian tokiko barietateari ere lekua egin nahi diote, sagardogile eta eremu bakoitzak bere sagardo mota egin ahal dezan.

Euskal Herriko txoko askotan egiten da sagardoa, baina Astigarragan esanahi berezia du. Astigartarrek sagarraren inguruan eraiki dute euren identitatea. Hori dela eta, herriko eragile desberdinak biltzen dituen festa antolatu dute irailaren 21,23 eta 24rako.

Nola ez, sagarra izango da festaren protagonista. Pintxo-pote berezia egongo da —pintxo denak sagarrez egindakoak izango dira—, muztio dastaketak, sagar eta sagarrondo motak ezagutzeko ibilaldi eta tailerrak, sagar postreen lehiaketak eta sagar azoka berezia. Urumea ibaian zutikako arrauna egiteko aukera ere izango da, ibaia baitzen sagarra ibarrean zabaltzeko bidea.