Sagardoaren lurraldea

Pasa den urtearekin alderatuta, aurreratuta dator aurten sagarraren heldutasuna

Descripción

Uzta sasoian egonda, Sagardoaren Lurraldeko sagardogileek 2017ko sagardo sagarraren heldutasunaren aurkezpena egin dute. Bestalde, XVII. Sagar Uzta jaiaren baitan egingo diren jardueren berri ere eman dute.

astigarraga presentación producción fruitel madurez fiesta de la manzana sagar uzta sagardoetxea manzana

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2017-09-16
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007627

Texto completo

Hamazazpigarren edizioa beteko du Sagar Uztak aurten, eta urtero bezala, sagardotegietako dolareetako lanen hasiera ospatuko du; azarora bitartean luzatuko den lana.

Sagardo sagarraren uzta historikoa
Fruitel eta Sagardoaren Lurraldeak eskatutako aurtengo uztako XVII. sagardo sagarraren heldutasunaren txostenaren arabera, ekoizpena altua izango da. Hau da, uzta historikoa izango da aurtengoa.
Horrez gain, aurreko urtearekin alderatuta, sagarraren heldutasuna aurreratuta da-tor, eta dagoeneko sagardotegiak hasi dira sagarrak bildu eta muztioaren elaborazio lanekin. Bestalde, aurtengo sagar barietateen artean ezberdintasunak nabarmenak dira; sagastietan, aldiz, ez da hain nabarmena, nahiz eta geografikoki kokapen ezberdinak izan.

Sagarren egoera, aztergai
Azken urteetan bezala, sagarraren egoera zein zen jakin ahal izateko kontrola egin zen iraila hasieran Gipuzkoako sagasti batzuetan. Esan bezala, horretarako Gipuzkoako hainbat sagasti jarraitu dira, eta 14 sagar barietate kontrolatu: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria.
Azukre mailari dagokionez, pasa den urtean bezala, aurtengoak bataz beste 11,7 °Brix ditu. Almidoiaren erregresioa, bestalde, 3,8ko indizean dago; azken 5 urteetako altuena da. Eta heldutasun datuak ikusita, 3 sagar barietate talde ikus daitezke: aurreratuenak dira Patzolua, Txalaka, Gezamina eta Mozolua; erdikoak, berriz, Aritza, Urtebi Txiki, Manttoni, Urtebi Haundi, Urdin eta Verde Agria; eta, atzeratuenak, Errezila, Moko eta Udare Marroi.

Sagarraren jaia, Astigarragan
Ospakizunei dagokienez, XVII. Sagar Uzta jaiaren jarduera nagusiak irailaren 21, 23 eta 24an egingo dira, jende guztiarentzako prestaturiko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduerekin.
Ostegunean hasi, eta igandera bitarte, beraz, Astigarra-gan izango dugu zer egin eta zer dastatua.
Tolare lanak, esate baterako, igandean egingo dira, Foru Plazan, Goldea Herri Kirol Batzordearen eskutik. Horren­bestez, aurten ere haur nahiz gurasoek aukera paregabea izango dute aurtengo lehen sagar muztioa egiteko. Goizeko 11:00etan hasi eta eguerdiko 13:00ak bitarte, kizkiarekin sagarrak bildu beharko dituzte, zakuetan sartu, leran garraiatu, ganbarara igo eta matxakatik pasa ondoren tolarean zanpatuko dira sagarrak.
Astigarragako herriak sagarra eta sagardoarekin duen lotura ikusita, herritarren parte-hartzea oso garrantzi­tsua da. Ondorioz, jarduera horietan parte hartzeko deia egin nahi die Goldea Herri kirol Batzordeak herriko haur eta familiei. Hori bai, kontuan hartu behar da haurrek 7 urtetik gora izan behar dutela, eta gurasoak ere inguruan ibili behar dutela. Parte hartu nahi duenak, beraz, izena eman behar du Ikatza tabernan egongo den zerrendan, irailaren 22a baino lehen.

EGITARAUA
Osteguna, Irailak 21
19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan. Sagarren eratorriekin egindako pintxoak emango dira.
Larunbata, Irailak 23
09:30 SAGAR MOTAK EZAGUTUZ*, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta familian.
10:00 IV. SAGARDOBIDE ERRONKA, Santiagomendin zeharko errelebo proba.
11:00 Familientzako APAINKETA TAILERRA SAGARREKIN*.
16:00-19:00 GARBIBAI AFARI-MERIENDA*:
- Zutikako arrauna Urumea ibaian Donostiatik Astigarragara.
- Garbibai erakusketa eta afari-merienda girotua Gartziategi baserri inguruan.
Igandea, Irailak 24
SAGARRAREN JAIA Foru enparantzan.
09:30 Musika Eskolako txistu ikasleen eta Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:30-12:00 Sagar postre lehiaketa. Postreak frontoian entregatu behar dira.
10:30-12:00 X. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean* izen-emateak plazan.
11:00-14:00 Sagarraren azoka:
- Sagarraren erakusketa, dastaketa eta salmenta.
- Sagardo eta muztio dastaketa.
- Saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak.
- Herriko baserritarren produktuen salmenta.
- Trikitilariak herrian zehar.
11:00 Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertaratutako familien laguntzarekin.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta 2017 uztako lehen muztioaren topa herrikoia.

* Izen-emateak: 943 55 05 75; info@sagardoarenlurraldea.eus.