Sagardoaren lurraldea

Sagarraren festa ospatzeko prest daude Astigarragan

Descripción

Sagardogileek 2017ko uztaren heldutasunaren txostena aurkeztu eta sagarraren festa iragarri dute, hilaren 21, 23 eta 24an egingo dena.

astigarraga presentación fruitel madurez fiesta de la manzana sagar uzta sagardoaren lurraldea manzana cosecha

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2017-09-14
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: NA-007618

Texto completo

Sagarraren heldutasuna aurreratuta dator eta dagoeneko sagardotegiak hasi dira sagar-bilketa lanetan, bai eta muztioa prestatzen. Hau da Fruitel eta Sagardoaren Lurraldeak eskatutako aurtengo uztako txostenak azpimarratzen duen lehen puntua. Datuok ateratzeko, irailean (azken urteetan bezala) Gipuzkoako sagasti desberdin batzuen kontrola egin zuten, produktuaren egoera ezagutzeko. 14 sagar barietate aztertu dituzte: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Txiki eta Verde Agria.

Ondorioztatutako beste datu bat dio sagar-barietate arteko desberdintasun nabarmena da, nahiz eta "sagastietan ez den nabari, geografikoki kokapen desberdina eduki". Aurreratuenak Patzolua, Txalaka, Gezamina eta Mozolua izan dira. Erdikoak, Aritza, Urtebi Txiki, Manttoni, Urtebi Haundi, Urdin eta Verde Agria. Atzeratuenak, azkenik, Errezila, Moko eta Udare Marroi.

Azukre mailari begiratuta, iazko datua mantentzen da, 11,7 ºBrix-ekin. Almidoiaren erregresioa, aitzitik, azken bost urteetako altuena da. 3,8ko indizean dago.
Uzta jaia

Uzta sasoiaren testuinguruan, Sagardoaren Lurraldeko ordezkariek 2017ko Sagar Uzta jairako aurreikusitako egitaraua aurkeztu dute. Urte osoan zehar sagardoaren elaborazio lanetan egiten den lana balorean jarri eta sagarrondo eta sagastien garrantzia azpimarratzeko, Sagardoaren Lurraldeak Sagar Uzta jaia antolatu dute beste behin.

Irailaren 21etik 24ra bitartean jarduera ezberdinak egingo dituzte Astigarragan: tailerrak, ibilbideak, pintxo-pote berezia, sagar postre lehiaketa... Egun nagusia irailaren 24an ospatuko da Astigarragako Foru enparantzan. Bertan sagarraren azoka izango da, sagar eta muztio dastaketa, bertako baserrietako produktuen salmenta, etab. Gainera, urtero bezala, denboraldiko lehen muztioa egingo da bertaraturiko guztien artean "topa herrikoia" egiteko.