Tradizioak eta esperientzia berriek bat egiten duten festa, txotxa
Descripción
Esperientziak eta berrikuntzak bat egiten dute Gurutzetan. 100 urtetan, hiru belaunaldi aritu dira sagardogintzan lanean, eta jakituria eta goxotasun hori, familia giroa nabariak dira bertan. Berrikuntzei esker, berriz, kalitatezko sagardoa eta bisitariari egokitutako esperientzia berriak eskaintzen dituzte.
ocio astigarraga gastronomía sidrería gurutzeta corcho especial cultura sidra sidrería txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-01-30
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: sagardoetxea fondoa
- Signatura: P17-17 »
- Código: NA-007611
Texto completo
TXOTX denboraldia irekita,
lanerako prest eta gogotsu
dago Gurutzeta sagardotegiko
ekipoa. «Gurutzetan txotx
denboraldia oso garrantzi -
tsua da, eta elkarlanak eta
talde lanak inportantzia har -
tzen du». Horregatik, betiko
menuaz gain, kazuelak ere
prestatzen dituzte enkarguz,
eta 22 euroko menua ere
aukeran daukate. Era berean,
asteazkenetan otxoteen ikuskizuna
ere eskaintzen dute.
Guztia, familia eta lagunarteko
giroa sortzen laguntzeko.
«Lagun arteko jardun horretarako
aproposa da gurea».
Baita urte osoan ere
Txotxaz gain, botilako sagardoarekin
ere egiten dute lan
Gurutzetan, sagardoaz urte
osoan gozatu ahal izateko.
Zentzu honetan, sagardogintza
asko aldatu da. «Dena
eskuz egitetik, ia dena makinen
bitartez egitera pasa
gara». Eta sagardoa bera ere
asko aldatu da. «Askoz edan
errazagoa egiten dugu orain,
eta kalitate handiko sagardoa
egiten dugu gaur egun,
instalakuntza berriei eta
enologiak eskaintzen dituen
teknikei esker».
Hain zuzen, berrikuntza
ho riek eta kalitatea nabarmentzeko
‘txapela’ jarri dio -
te hain bat sagardogilek,
Gore nak markaren alde eginez,
eta baita Gurutzetak
ere. Horrez gain, kortxo berezia
jarri dio Gurutzetak botilari,
sagardoa edalontzira
jaur titzen laguntzeko, eta
sa gardoaz bete-betean goza -
tzeko. Ur te osoan saltzen du -
te sagardoa botilan, sagardotegian
bertan, webgunearen
bi dez, edota eskatutako to -
kira bertara garraiatuta, eta
es kaintzak ere badauzkate.
Tradizioaren ondarea,
esperientzia berrien oinarri
Tradizioak eta esperientzia
be rriek bat egiten duten ga -
raia, ordea, txotx garaia da.
Gurutzetak aukera ematen
du historia hori ezagu -
tzeko eta horrela, sagardoaz
gehiago gozatzeko. Esperien -
tziak bizitzeko aukera ematen
du.
Batetik, bazkalaurretik
sagardo kata edo apurua egiten
ikasi daiteke. Enologo
baten laguntza izaten da, eta
txotxaren historia bera ezagutzeko
aukera izaten da.
Izan ere, sagardo probaketetatik
sortu zen txo txa; sagardozaleek
egiten zuten denboraldi
hasieran, sagardorik
eta kupelik gustokoena
aukeratzeko. Horrela gogoratzen
dute Gurutzetan ere:
Largaene baserriko Jo xe Mari
Urreagak, Sanso na te giko
Joxepa Inaxi Aran bu rurekin
ezkonduta jarri zuen mar -
txan Gurutzeta, 1900 inguruan.
Orduan, «ku pe lari
kanilla sartu eta de nen tzako
irekitzen zen, eta bukatu, eta
beste sagardotegi bat ireki -
tzekoak zirenean, al guazilek
bandoa jotzen zuten».
Beste bi esperientzia ere
badaude, aukeran: sagardotegiko
plater tradizionalak
prestatzen ikastekoa, eta
gaztandegi bat bisitatzekoa.
Tradizioa dastatzeko aukera,
azken batean. yy