Sagardoaren lurraldea

"Apustu egin behar da bertakoaren alde"

Descripción

Baserriari irtenbide bat emateko jarri zuen martxan Uxarte sagardotegia Jose Antonio Zamalloak (Zornotza, Bizkaia, 1958). Ez eraikinari probetxua ateratzeko bakarrik, baita inguruko lurrei ateratzeko ere. "Fruta arbolak landatzen hasi nintzen, gehienbat sagarrondoak, etorkizunean baserria bera sagardotegi bihurtu nahian". Urteak pasatuta, asmo horiek egia bihurtu dira. Hogei urte ditu sagardotegiak.

bizkaia sidra sidrería uxarte

Ficha

  • Autor: Ihintza Elustondo
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2016-01-19
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P17-16
  • »
  • Código: NA-007610

Texto completo

aserriari irtenbide bat emateko jarri zuen martxan
Uxarte sagardotegia Jose Antonio Zamalloak
(Zornotza, Bizkaia, 1958). Ez eraikinari probetxua
ateratzeko bakarrik, baita inguruko lurrei ateratzeko ere. «Fruta
arbolak landatzen hasi nintzen, gehienbat sagarrondoak,
etorkizunean baserria bera sagardotegi bihurtu nahian». Urteak
 
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa
errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak
egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera
onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi
baduzu, kontsultatu Cookie Politika
ATALAK SORTU KONTUA SARTXU
9


0

etorkizunean baserria bera sagardotegi bihurtu nahian». Urteak
pasatuta, asmo horiek egia bihurtu dira. Hogei urte ditu
sagardotegiak.
Bizkaiko txotx garaiari gaur emango diozue hasiera,
Uxarten. Nola ospatuko duzue?
Azken hiru urteetan txotxaren hasiera Bizkaian ere egiten dugu,
eta pertsona edo talde bat izendatzen dute zabaltzeko. Kasu
honetan, Aitzol Atutxa aizkolaria izango da. Eta aurtengo
sagardoak zein ezaugarri dituen komentatuko dugu. Hasiera
ofiziala emango diogu; gero guk, aparte, sagardotegi moduan,
gure jaia asteburuan egiten dugu.
Aurtengo Gipuzkoako sagardoaren ezaugarriak hauek
dira: txinpartatsua, iaz baino ilunagoa, gorputza duena
eta orekatua. Bizkaikoarenak ere horiek al dira?
Natura natura da. Ez dago mapa bat esateko Bergaran
[Gipuzkoa] mota batekoa dela, eta Elorrion [Bizkaia] beste
batekoa. Ez, dena natura da. Eta lehengaia bertakoa bada,
neurri batera, denok antzeko sagarrarekin egiten dugunez,
berdinak izan beharko lukete ezaugarri horiek.
Euskal Herri osoko sagardoak antzeko ezaugarriak
ditu, beraz?
Bai, baina fabrikatzea sagar autoktonoarekin egiten denean. Nik
ikusi dudana da sagardoak usain oso ona daukala eta edateko
oso puntu onean dagoela. Kolore karga handia daukanik ez nuke
esango, baina oreka polita dauka. Eta freskoa da, usain aldetiketa.
Gipuzkoan, Euskal Herriko sagarrarekin egindako
sagardoak gora egin duela nabarmendu dute. Gauza
bera gertatu da Bizkaian?
Gora egin duela ez da zuzena. Sagar urtea izan dela da kontua;
sagar askoz gehiago egon da aurten. Uzta ona edo txarra izan,
apustu egin behar da bertakoaren alde.
Garrantzitsua da hemengo sagarraren ekoizpena
bultzatzea?
Lehenengo baldintza da. Baserritarrak ikusi behar du merezi
duela sagarra ekoiztea. Ez badu ikusten etekin bat aterako duela,
bazterrera utziko ditu sagarrondoak. Eta horrela, jai daukagu,
urte gutxian. Hor dago sagardoaren etorkizuna. Eta ez dakit
orain bide horretan goazen.
Non dago kalitatezko fruituak jasotzeko sekretua?
Eusko Labeleko ekoizleek finkatuta dauzkagu arau minimoak.
Baina gero horrek produktuaren prezioan isla du. Balioa eman
behar zaio prozesu guztiari, bertako sagarrarekin egiten denean.
Bezeroak ere esfortzu hori eskatu behar du. Esan behar du:
«Merezi du, nahiz eta garestiagoa izan». Hor dago sekretua, edo
etorkizunerako giltza.
Prestakuntza kurtsoak ematen dituzu. Zer irakatsi nahi
duzu?
Sinple-sinple esanda, zuhaitz bat zer den, eta ekoizpen on bat
eta oreka on bat lortzeko zer lan egin behar dugun. Erraza da
hori esatea, baina sagastietan nabari da ez dela teknikoki behar
bezala kontrolatzen. Baserritar moduan, derrigortuta gaude
dakiguna banatzera.
Gero eta gehiago dira sagardoa kontsumitzen duten
atzerriko herrialdeak. Zuek saltzen al duzue Euskal
Herritik kanpo?
Ez, ekoizle txikiak izanda, ez dauka zentzu handirik. Lortu behar
duguna da etxe ondokoak konturatzea bertakoak merezi duela.
Badago bertan zer egin beste leku batzuetara begiratu barik.
Errespetatu ahal dut besteek beste saiakera batzuk egitea. Baina
gure kasua, eta Bizkaiko sagardogileen kasua, ez da hori.
Sagardoa bezala, txakolina ere Euskal Herrian ezaguna
da. Lehia handia al da zuentzat?
Lehia ez dakit den berba. Izan liteke, baina aukera ere bada.
Bizkaiko txakolina duela hogei urte ez zen ezer, eta urte gutxian
sekulako garapena izan du, bezeroak eskatu duelako produktu
hori. Nork daki bihar edo etzi sagardoak antzeko garapena
izango duen. Nik pentsatzen dut ez dela lehia: lekua denontzat
dago.
Sagardotegiko giroa ezagutzeko astean joan behar dela
esan ohi dute, eta ez asteburuan.
Izan liteke, baina hori lortzea oso gaitza da. Bizkaian ez dago
Astigarragan edo Hernanin bezala [Gipuzkoa] aste barruan
joateko ohiturarik. Gizartea aurrera doa, eta hori berreskuratzea
nahiko utopikoa ikusten dut.
Sagardotegietan emakumeen presentzia areagotzearen
alde egin dute zenbait sagardogilek. Oraindik ere
bezero gehienak gizonezkoak dira?
Ez dut horrela ikusten. Baina ezin dut esan; ez naiz aditua, eta ez
dut urte askotako ikuspegirik. Kalean edo tabernetan dabilen
antzeko jendea dator sagardotegira, eta ez dut uste emakume
baino gizon gehiago dabilenik. Eta, gero, familiak etortzen dira.
Nire bezeroa ez da sagardotegi klasikoetako bezeroa.