Gozamenerako, bost egun haundi!
Descripción
Bukatu da itxaronaldia astigartarrentzat! Gaur eguerdian, lanak festari egingo dio bidea, eta Santio jaiak lehertuko dira. Galtzaur elkarteak pregoia irakurri eta txupinazoa botatzen duen momentutik, festa giroa nagusituko da herrian, bost egunez; Santa Ana egunera arte, hain justu. Egun bakoitza bere berezitasunekin, bere ekintza, jolas, emanaldi, kontzertu edota jan-edanekin, goizetik gauera bizituko dute astigartarrek. Gaur bertan, Galtzaur elkartea omenduko duten egunean, 3x3 saskibaloi txapelketa, haur eta gazte bazkariak, erraldoi eta buruhaundiak musika, antzerki eta zirku emanaldiak, magia, txaranga, sokamuturra txikia eta kontzertuak izango dira, jaiak indartsu hasteko!
ocio astigarraga degustación gastronomía deporte rural cultura sagardo egunak sidra santa ana
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-07-22
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007570
Texto completo
GAUR, uztailak 22
10:00, XVII. Iker Ruizen oroimenezko 3x3 Saskibaloi Txapelketa, goiz eta arratsalde, kiroldegian.
12:00, Txalapartariak, pregoia eta jaien hasierako txupinazoa, udaletxeko balkoitik. Galtzaur elkarteak irakurriko du pregoia, bere 35garren urteurrenean, eta alkate txikiekin batera emango die hasiera jaiei. Ondoren, Astigarragako Erraldoi eta Buruhandiak, Irrintzi konpartsakoekin eta Txirriskla elkarteko txistulariekin kalejiran.
14:00, Bazkariak: haur bazkaria Foru Plazan, Xaguxarrek antolatuta; eta Gaztelekuko bazkaria, Joseba Barandiaran plazan.
17:00, Fantasia eta Panpinak, musika, antzerkia eta zirkua, Joseba Barandiaran plazan.
18:00, Txokolate jatea, Foru Plazan, Xaguxarrek antolatuta.
18:30, Gazte Asanbladaren txosnaren irekiera.
18:30, Artistas del Gremio txarangaren kalejira.
19:00, Sokamuturra txikia, Foru Plazan.
22:30, Sun magoaren Magic ikuskizun haundia, Joseba Barandiaran plazan.
23:00-03:00, La Jodedera eta Autobus Magikoa taldeak eta DJ I. Alberro, txosnan.
BIHAR, uztailak 23
10:30, Haurrentzako Bizikleta Igoera, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta. 2005-2013 urteetan jaiotako haurrentzat; izena emateko, 09:15etan irteeran.
12:00, Haurrentzako jokoak, Joseba Barandiaran plazan: zaku lasterketa, lokotx biltzea, sokatira... 4-11 urtekoentzat.
13:30, Sagartu, Oinkari dantza taldearen eta Hika teatroaren ikuskizun berria, Joseba Barandiaran plazan.
17:00, Zezen puzgarrien entzierroa haurrentzat, Galtzaurko zubitik hasita (eguraldi txarra eginez gero, Txomiñenen).
18:00, Varietetta antzerkia, Gazte Asanbladaren txosnan.
18:30, Apar festa, Foru Plazan.
19:00, Pasai txaranga.
19:30, Hegaluzea eta Gernikako piperrak parrillan erreta, Joseba Barandiaran plazan.
23:00, La Basu rap kantaria, Joseba Barandiaran plazan.
23:00-04:00, Azken Sustraiak, Las Tipex eta Yakolev taldeen kontzertuak, txosnan.
00:30-02:00, Kaotiko taldearen kontzertua, Joseba Barandiaran plazan.
ETZI, uztailak 24
10:00, Euskadiko Toka Txapelketa, Norberto Almandoz plazan. Izenematea, bertan.
11:00-13:30, Haur parkea, ikastolako atarian: puzgarriak, haur gimnasioa, zezen mekanikoa...
11:00-13:30, Gazte parkea, Txomiñene frontoian: bizkor, salto!, enbor zoroak, pendulua...
12:00, Trintxerpeko erretiratuen abesbatza, J. Barandiaran plazan.
13:00, Astigarragako Erraldoi Txikien kalejira, Txirrisklako txistulariekin batera.
13:30, Trikipoteoa, Gazte Asanbladaren txosnatik abiatuta.
14:00, Erretiratuen bazkaria, Galtzaur elkartean.
14:30, Gazte bazkaria, txosnaren karpan.
16:00, Aulki Dantza, txosnan.
16:00, Fiesta Imperial bikotearekin dantzaldia, Norberto Almandoz plazan.
17:00, Elektrotxufla txaranga, Gazte Asanbladak antolatuta.
17:00-19:30, Haur parkea, ikastolako atarian: puzgarriak, haur gimnasioa, zezen mekanikoa...
17:00-19:30, Gazte parkea, Txomiñene frontoian: bizkor, salto!, enbor zoroak, pendulua...
17:30, Botiltzarra, edate arduratsuaz kalez kaleko ekimena.
19:00, Dantza errumaniarren erakustaldia eta hango hainbat edari eta janariren dastaketa, Joseba Barandiaran plazan.
20:30, Zerrien Lirika taldearen kontzertua, txosnan.
23:00-04:00, Ascensa Furore, Sardexka eta Stepi taldeen kontzertuak, txosnan.
23:30-03:00, Kresala taldearekin dantzaldia, J. Barandiaran plazan.
ASTEARTEA, uztailak 25
09:30, Diana berezia, Norberto Almandoz musika eskolako eta Txirrisklako txistulariekin.
11:00, Meza nagusia, eta ondoren, Txirrisklako txistularien emanaldia, Santiomendiko Donejakue ermitan.
12:30, Udalbatzaren Soka Dantza, Foru Plazan.
13:00, Imperial Elegancia Mexicana mariatxia, Norberto Almandoz plazatik abiatuta.
18:00, Astigar taldearen dantza erakustaldia, Txomiñenen.
19:00, Maialen Akizu eta Xamoa bertsolariak, txosnan.
19:00, Euskal Herriko izaki mitologikoen kalejira, Galtzaurko zubitik abiatuta (eguraldi txarra eginez gero, ikastolako atarian).
19:30, Santa Ana eguneko idi demako pisaketa, Foru Plazan.
23:00-02:00, Oihan Vegarekin disko festa, J. Barandiaran plazan.
23:00-03:00, Anai eta Trikidantz taldearekin dantzaldia, txosnan.
00:00, Larrain Dantza, Foru Plazatik abiatuta.
ASTEAZKENA, uztailak 26
09:30, Iturengo joaldunak eta Astigarragako Estangar trikitilariak, kalejiran.
11:30, Baserriko tresna egileen erakusketa eta sagardo dastaketa, Foru Plazan.
11:30, Idi demak, Foru Plazan: 1.500 kiloko harriaz 20 minutu, lau idi parek: Pagadizabal, Etxetxo, J.M. Elola eta Matxain.
12:00, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze bertsolariak, Foru Plazan. Goldeak antolatuta.
14:30, Bazkariak: Santa Anako bazkaria Rezola sagardotegian, Goldeak antolatuta; eta Elkartasun Bazkaria txosnan, Andoni Ollokiegi musikariak girotua.
18:00, Herri kirol jaialdia, Foru Plazan: eskualdeko herrien arteko desafioa, Alazne Etxaburua eta Irati Astondoa aizkolariak, eta Idoia Etxeberria harrijasotzailea.
18:30, Goazen! Joseba Barandiaran plazan. Telesail ospetsuko aktoreen laguntzarekin, dantzaldia eta karaoke irekia.
19:00, Jimmy Muelles kantautorea, txosnan.
19:00, Trikitilariak, Foru Plazan.
20:00, Berriketan, flamenkoa eta txalaparta elkarrekin, Askoa Etxebarrieta La Pulga dantzariarekin, J. Barandiaran plazan.
22:00-00:00, Rockalean, Joseba Barandiaran plazan.
22:30, Zezensuzkoa, Joseba Barandiaran plazan.