Santa Anarekin agur, aurtengo jaiei!
Descripción
Lau egun atsedenik hartu gabe, eta festarako gogoz jarraitzen du Astigarragak, oraindik! Beraz, giro ederrean agurtuko dituzte Santio jaiak gaur. Santa Ana eguna dute, festetako azkenekoa. Egun berezia da astigartarrentzat, eta urteroko ekintzez betetakoa izango da: joaldunak, baserriko tresna egileen erakusketa, idi demak, bertsolariak, herri kirolak... Ikuskizun bereziak ere izango dira, zezensuzkoak azkeneko txinpartak askatu aurretik.
ocio astigarraga degustación gastronomía deporte rural cultura sagardo egunak sidra santa ana
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-07-26
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007569
Texto completo
GAURKO EGITARAUA
09:30, Iturengo joaldunak eta Astigarragako Estangar trikitilariak, kalejiran.
11:30, Baserriko tresna egileen erakusketa (zurezko eta burdinezko tresnak, kaikuak, erroskilak...) eta sagardo dastaketa, Foru Plazan.
11:30, Idi demak, Foru Plazan. 1.500 kiloko harriarekin, 20 minutuko saioa egingo dute lau idi parek: Pagadizabal, Etxetxo, J.M. Elola eta Matxainen idiek.
12:00, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze bertsolariak, Foru Plazan. Goldeak antolatuta.
14:30, Bazkariak: Santa Anako bazkaria Rezola sagardoteagian, Goldeak antolatuta; eta Elkartasun bazkaria txosnan, Andoni Ollokiegi musikariak girotua.
18:00, Herri kirol jaialdia, Foru Plazan: eskualdeko herrien arteko desafioa (Errenteria, Hernani, Oiartzun eta Astigarraga), Alazne Etxaburua eta Irati Astondoa
aizkolariak, eta Idoia Etxeberria harrijasotzailearen erakustaldia.
18:30, Go!azen, Joseba Barandiaran plazan. Telesail ospetsuko aktoreen laguntzarekin dantzaldia eta karaoke irekia, denboraldiko abestiekin.
19:00, Jimmy Muelles kantautorea, Gazte Asanbladaren txosnan.
19:00, Trikitilariak, Foru Plazan.
20:00, Berriketan ikuskizuna, flamenkoa eta txalaparta uztartuz, Askoa Etxebarrieta La Pulga flamenko dantzariarekin. Joseba Barandiaran Plazan.
22:00-00:00, Rockalean, Joseba Barandiaran plazan.
22:30, Zezensuzkoa, Joseba Barandiaran plazan.
Santio jaien balorazio bilera, bihar bertan
Udaletxean izango da festen balorazio bilera, 13:00etan hasita.
Gaur bukatuko dira Santio jaiak Astigarragan; eta gehiago itxaron gabe, bihar bertan egingo dute aurtengo festen balorazioa egiteko bilera.
Udaletxean jarri du zita, Astigarragako Udaleko Kultura eta Euskara sailak: udaletxeko batzar aretoan, eguerdiko 13:00etan hasita.