Sagardoaren lurraldea

Petritegik irabazi du Aizarnazabalgo IV. Sagardo Lehiaketa

Descripción

Petritegi nagusitu da gaur, igandea, Aizarnazabalen egin duten IV. Sagardo Lehiaketan. Bigarren izan da Egi Luze sagardotegia, eta Aburuza hirugarrena. 12:00etan hasi da epaimahaia sagardoak dastatzen, eta horiei puntuak ematen.

sidrería aburuza aizarnazabal concurso de sidra de aizarnazabal sidrería egi luze concurso sidrería petritegi sidra

Ficha

  • Autor: Julene Frantzesena
  • Fuente: Urola Kostako Hitza
  • Fecha: 2017-07-16
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: NA-007546

Texto completo

Bigarren izan da Egi Luze sagardotegia, eta Aburuza hirugarrena. Hamabi sagardogilek parte hartu dute Aizarnazabalgo Udaleko Nekazaritza eta Ingurumen Sailak antolatutako txapelketaren laugarren edizioan. Jende ugari izan da sagardoa dastatzen eta mokadutxoa egiten.

Petritegi nagusitu da gaur, igandea, Aizarnazabalen egin duten IV. Sagardo Lehiaketan. Bigarren izan da Egi Luze sagardotegia, eta Aburuza hirugarrena. 12:00etan hasi da epaimahaia sagardoak dastatzen, eta horiei puntuak ematen. Guztira, hamabi sagardogilek parte hartu dute lehian: Aburuza (Aduna), Alorrenea (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Egi Luze (Errenteria), Gaztañaga (Andoain), Akarregi (Hernani), Izeta (Aia), Saizar (Usurbil), Lizeaga (Astigarraga), Bereziartua (Astigarraga), Añota (Azpeitia) eta Eula (Urnieta).

Aizarnazabalgo Udaleko Nekazaritza eta Ingurumen Sailak antolatu du txapelketaren laugarren edizioa, eta jende ugari izan da lehiaketan parte hartu duten ekoizleen sagardoak dastatzen eta mokadutxoa egiten, Basakaitz eskolaren atarian.

Hona hemen, gaur eguerdiko argazki bilduma: http://urolakosta.hitza.eus/2017/07/16/irudi-bilduma-petritegik-irabazi-du-aizarnazabalgo-iv-sagardo-lehiaketa/