Sagastietako jardueren egutegi praktikoa: martxoa, apirila eta maiatza
Descripción
Garai honetan egin beharreko lanak
calendario manzano manzanal primavera
Ficha
- Autor: Aitor Etxeandia
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2017-04-12
- Clasificación: 1.4. manzanal
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007529
Texto completo
Garai honetan egin beharreko lanak hauek dira:
MARTXOA
LURRA-ONGARRIKETA Une honetan ongarriketa egin behar da. Hilabete honetan, fosforo, potasio eta mangnesio guztia bota behar da, eta hauekin batera, nitrogenoaren erdia.
Aldi berean belarra moztu behar da edo herbizida bat bota arbolen inguruan.
Karea bota behar izatekotan, era hidratatuan edo kare hila bezala bota behar da.
ARBOLEN FORMAZIOA Kimaketarekin jarraitu. Arbola gazteetan, aukeratutako sistemaren arabera, heziketako kimaketa egingo
dugu. Arbola helduetan, fruktifikazio kimaketa bat egingo dugu, airea eta argia bilatuz.
Azken landaketak egiteko garaia da.
Hilabete hau egokia da pua txertoak egiteko, arbolen izerdia mugitzen hasi ezkero.
GAITZAK ETA IZURRITEAK Begiak mugitzerakoan, sagastiari kobre tratamendu bat emango diogu, ahal diren ontto gehien akatzeko, hau da, monilia, zurina, gorrina, txankroa e.a. Kobrea era ezberdinetan erabili daiteke: oxikloruro, hidroxido, oxido edo Caldo Bordeles eran.
APIRILA-MAIATZA
LURRA-ONGARRIKETA Lehengo hilabetean egin ezbada, belarra kontrolatu behar da.
Maiatza bukaeran, loraldia bukatu baldin bada, botatzeko falta zen nitrogeno erdia zabalduko dugu sagastian.
CALENDARIO PRÁCTICO DE ACTIVIDADES EN EL MANZANAL. La primavera está a punto de comenzar. En esta época, las tareas a realizar son las siguientes:
MARZO SUELO-FERTILIZACIÓN Es el momento para realizar la fertilización de la plantación. En este mes es aconsejable aportar, si es necesario, todo el fósforo, el potasio y el magnesio. También aportaremos el 50% del nitrógeno.
Así mismo, hay que cortar la hierba o aplicar herbicida alrededor de los árboles.
En caso de necesitar aportar cal, a partir de ahora debe ser en forma hidratada o cal muerta.
ARBOLEN FORMAZIOA Loraldiaren garaia da. Horregatik, arbolak pakean uzten saiatu behar dugu, polinizazio eta kuajatuaren prozesuak ez oztopatzeko.
GAITZAK ETA IZURRITEAK Maiatza hasieran, harrapagailu bat feromonez prestatzea komenigarria da, sagar harra edo arjoa noiz agertzen den ezagutu ahal izateko.Honela, izurrite honen kontra noiz tratatu behar dugun jakingo dugu.
Loraldiaren ondoren adaxka batzuk zorriekin ikusten baditugu tratamentu bat eman beharko dugu, arbola gazteetan behintzat.
Tratamentu fungizida batzuk egitea komenigarria da, zorria eta harraren kontrako tratamentu intsektizidak aprobetxatuz. Horrela hostoak osasuntsuago egongo dira eta fruituen tamaina hobeagoa izango da.
———————————————-
Sagardoaren Lurraldeako 46. Boletinean argitaratutako artikulua
Artikulua: Aitor Etxeandia SAGARLAN S.L. Fruitugintzan aholkularia
Argazkiak: Sagardoaren Lurraldea