Sagar usainak eta trikitiak bere egin zituzten bazterrak
Descripción
Tolareak antolatutako jaiarekin bat egin zuen III. Gazteen Trikitixa Txapelketak
astigarraga feria degustación hernani música mosto fiesta de la manzana manzana
Ficha
- Autor: Amagoia Mujika
- Fuente: Gara
- Fecha: 2001-09-24
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007493
Texto completo
Sagar biltzen hasteko sasoiaren bezperan eta txotx denboraldiaren zain, jende ugari bildu zen atzo Hernaniko Gudarien enparantzan, udazkenenko eguzki epelak gonbidatuta sagardo trago pare bat hartu eta trikiti doinuez gozatzera. Gertuko beste txoko batean ere, Astigarragan, sagarra izan zen goizeko protagonista.
Ezkiaga pasealekutik Gudarien enparantzara sartu bezain pronto antzeman zitekeen atzokoan festa giroa zela Hernanin. Tolareak -Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak- luzatutako gonbitari, jendeak ez ezik, eguraldiak ere txukun erantzun zion eta udazkeneko lehenengo eguzkiak ederki epeldu zuen jaia. Sagar usainak eta plazaren txoko batean egosten ari ziren odolkiaren lurrinak bat egin zuen eta trikitixa izan zuten lagun goiz parte guztian. Izan ere, Tolareak antolatutako egitarauarekin bat egin zuen Hemaniko Kriskitina
Dantza Taldeak eta. hala, Gazteen Trikitixa Txapelketak atzo bete zuen hirugarren edizioa.
Guztira sei bikotek parte hartu zuten txapelketan, guztiak 16 urtetik beherakoak; hala ere, bikote bakarra baino ez zen bertakoa.
Estitxu Goikoetxeak eta Ixiar Jauregik osatulakoa. Gainontzekoak Asteasu, Ataun, Anoeta,
Berastegi, Gaztelu, Areso, Andoain, nahiz Lasartetik gerturatu ziren atzo Hemani aldera.
Baina festak berez parte handia izan zuen bertakoa. Hemartiko hamabi sagardogileren zukua
dastatzeko aukera izan zen eta sagardoaren nondik norakoak hurbilagotik ezagutzeko edo, sagarren nahiz sagar produktuen erakusketak plazaren zati handia hartu zuen. Gazi-gorria. muturgorria, libresagarra, mantonnia, piku-sagarra, pelestrina nahiz maximela. Mota guztietako sagarrak biltzen zituen postua dotore atondu zuten atzoko festarako Itxasburu sagardotegikoek. Bertako alaba den Igone Intxauspek GARAri adierazi zionez, "sagardotegi txikia da gurea eta etxeko sagarra bakarrik erabiltzen dugu sagardoa egiteko". Izan ere, sagardotegi gehienek, nagusiki urtean litro asko ekoizten dituztenek, Euskal Herritik kanpo ekartzen baitute sagarra. Sagar saskien erdian etxean egindako irasagar ederra zegoen.
Hala ere. Intxauspek aitortu zuenez, «etxean sagarra gutxi jaten da eta sukaldean ere ez dugu gehiegi erabiltzen»; soinugilearen etxean, dantzaria herren.
Baina sagardoa egiteko prozesu guztiaren zertzeladak eskaintzen zituen atzo Gudarien enparantzak eta, beraz, ezin falta dolarea. Martuteneko Barkaiztegi sagardotegiko Joxe Mari Irizarrek ekarria zen dolarea, hala ere, Jon Ansorena gaztea zebilen dolareari eman eta eman, bertaraturikoei sagar muztio gozoa banatzeko lanean. Bederatzi urteko gaztea Rufino sagardotegiko biloba da eta urtero aitonarekin gerturatzen ornen da Hemaniko jaira. Hala eta guztiz ere, Jon Ansorenak nahiago izaten du aitona sagardoa banatzen ari den bitartean Irizarrengana hurbildu eta dolarearekin saltsan ibiltzea. Joxe Mari lrizarrek gogoan duenez, «duela hiru urte Hernanira etortzen hasi ginenean Jon ez zen tolarera iritsi ere egiten, baina, hala ere hemen ibiltzen zen beti bueltaka».
Astigarragako I. Sagar Festak zapore ona utzi du
Astigarragan ere sagarraren ingurukoa izan da pasa berri den asteburuko jaia, aurten lehenengoz Sagar Festa antolatu baitute bertako sagardogiieek. Atzo goizak asteburu guztiko festaren arrastoak marrazten zituen, larunbata izan baitzen egun nagusia, haatik, astigarragatarrak ez ziren nagituta ibili eta multzo polita elkartu zen Udaleko plaza inguruko sagardo dastaketara. Sagarra izaki jaialdiaren ardatz nagusia, leku berezia eskaini zíoten atzo goizeko hitzorduan, eguzkiaren epeltasunetik babestuta, Udaletxeko arkupetan fresko-fresko eta saskietan banatuta sagar mota ugari baitzeuden. Artean, herriko sagardogileak
sagardoa banatu eta banatu zebiltzan, Idiazabalgo gaztaz lagunduta hamaiketako aproposa eskainiz atzokoan. Estreinako Sagar Festa izanik, nahitaez balantzea egin beharra dute antolatzaileek, datozen urteei begirako asmoak txukun bideratzeko. Peio Garcia Amianok, Intxaurrondoko Elkarte Gastronomiko kideak eta Sagar Festaren bultzatzaileak, adierazi
zuenez, «presaka antolatu dugu aurtengo jaia eta, hala ere, jendearen erantzuna benetan ona izan da. Datorren urtean ere errepikatzeko asmoa dugu eta berrikuntzekin gainera; pixkanaka, Astigarragako Sagar Festa Euskal Herri mailako jaia izatea nahi baitugu».