"Euskal Sagardoa" dastatu eta Zumetaren koadro berriak ezagutzeko aukera ederra ekainaren 6an
Descripción
Sagardoa dastatzeko eman. Ez dago aurkezpen egokiagorik egiterik. Datorren asteartean Zumetarenean egingo den saioa halakoxea izango da. "Sagardo ezberdinak dastatuko ditugu eta bakoitzaren ezaugarrien berri emango dugu", Unai Agirrek aditzera eman dignes. Eta Zumetaren estudioko koadroak ezagutzeko aukera izango da. Joan etorria egiteko doako autobus zerbitzua antolatu da Kale Nagusitik.
presentación entrevista euskal sagardoa sidra unai agirre usurbil zumeta
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2017-06-03
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Museoa »
- Código: NA-007453
Texto completo
NOAUA! Aurkezpenetik eta dastaketatik izango du ekainaren 6ko ekitaldiak. Nolako saioa prestatu duzue?
Unai Agirre. Euskal Sagardoa markaren aurkezpen ofiziala bezperan egingo da, ekainaren 5ean Albaolan (Pasaian). Eta biharamunean Usurbilen egongo gara, Zumeta Estudioan. Euskal Sagardoa zer den azalduko dugu eta datu nagusiak emango ditugu. Baina aurkezpen hau egitea proposatu zigutenean, egokiago iruditu zitzaigun dastaketa batekin lotzea. Hortaz, azalpenak emateaz gain, sagardo dastaketa bat egingo dugu Zumeta Estudioan.
Animatzen direnek, beraz, jatorri izendapeneko sagardoa probatzeko aukera izango dute.
Hori da. Neronek gidatuko dut sagardo dastaketa. Jatorrizko izendapeneko sagardo ezberdinak dastatuko ditugu eta bakoitzaren ezaugarrien berri emango dugu. Eta noski, jendearen zalantzak argitzeko tarterik ere izango da.
Izendapen honekin urrats handia eman du sagardoaren sektoreak, ezta?
Euskal Sagardoaren izendapena urrats handia izan da. Bazen bertako sagarrez eginiko sagardoa zehazteko garaia. Baina izendapenarena ez zen helburu bat, abiapuntu bat baizik. Ondoren etorriko diren proiektuetarako abiapuntua. Sagardogintzaren sektore barruan jende asko konbentzituta dago baina beste askori ere poliki-poliki transmititu behar diogu izendapenak duen garrantzia. Lan egiteko dinamika guztia aldatzen da. Bertako sagarraren alde egin behar da, kalitatearen alde egin behar da, beste diskurtso bat garatu behar dugu… Hau abiapuntu bat da eta ate gehiago irekiko dira honen atzetik.
Apustu integrala da hau. Sagastiei eta basoei ere eragiten dielako, besteak beste.
Bai, nolabait esatearren, guk dugun ondare guztia balioan jartzea ekarriko du. Gauza asko ditugu sagardoari lotuta: sagastiak, sagarrak, barietateak, lan egiteko modua, klima bat… Eta hori guztia balioan jartzeko ez dago bertako produktuekin lan egitea beste erremediorik. Ezin dugu hori guztia saldu eta gero sagarraren jatorria ez dakit nongoa izatea. Hemen, milaka urtetan bertako sagarra ekoiztu dugunean. Horregatik Euskal Sagardoa izendapena derrigorrezkoa da, sagardoa bere lekua eraman nahi dugu behintzat.
5. SAGASTIAK LORETAN
Ekainak 3, larunbata
09:00-13:00 “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”, Aitor Etxeandiaren eskutik.
Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus
Ekainak 6, asteartea
19:00 Euskal Sagardoaren aurkezpena Zumeta Arte Estudioan. Sagardo dastaketa eta mokadutxoa.
Saioaren gidaria: Unai Agirre. Euskal Sagardoa izendapena duten sagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango da.
Ezin da kotxez bertaratu. Autobus zerbitzua egongo da kaxkotik. 18:00etatik 19:00etara, Kale Nagusian Udaletxe azpiko bus geltokian. Saioa bukatutakoan, autobusak Kale Nagusian utziko ditu bidaiariak.
Antolatzaileak: SAGARDOAREN UNIBERTSITATEA, ALKARTASUNA Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba,
NOAUA Kultur Elkartea.
Laguntzaileak: USURBILGO UDALA, Usurbilgo SAGARDO EGUNAREN LAGUNAK, ZUMETA Arte Estudioa, EUSKAL SAGARDOA, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, BIZI SAGARDOA.
Elkarlanean: TABAKALERA Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, CRISTINA ENEA Fundazioa, HAZIERA hazien artxiboa.