"Gure arbasoek bidaia hau egin zuten 425 urte lehenago eta berriz egitea hunkigarria da"
Descripción
XVI. mendean bale arreantzaleek Mendiolako sagardoa eramaten zuten eta ekaineko bidaian sagardotegi afaria antolatuko dute astarbetarrek eta bere arbasoen idatzia eta eskultura eskainiko diote Red Bay-ko museoari.
sidrería astarbe astigarraga viaje familia historia sidra sidrería ternua
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-05-20
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007441
Texto completo
AStarbe familiak erlazio estua du baleen arrantzarekin. Garai batean arrantzaleek sagardoa eramaten zuten eta astarbetarren arbasoetako bat ere ibili zen Ternuan XVI. mendean. Noski, Astarbek 500 urte inguru daramatza sagardoa egiten eta beraien sagardoa ere edaten zen Ternuan. Gainera mende honen hasieran ere beste lotura estua sortu zen Ipar Amerikarekin. Estatu Batuetara sagardoa esportatzen lehena izan da Astarbe sagardotegia. Horretan ere aitzindariak izan dira. Kronika sagardotegian egon da bidaiara joango dire Hur, Joseba eta Kizkitza Astarberekin eta Agurtzane Galparsoro amarekin.
Nola sortu zen abentura honetan partehartzeko ideia?
Five a Incentive Planners agentziako Iñaki Arizmendi beasaindarrak 25 urte daramatza Estatu Batuetan eta herri minak bultzatuta euskal bale arrantzaleen ibilbidea egin zuen Ternuan eta euskal aztarna ugari ikusi zituen. Bidai kulturala egitea pentsatu zuen eta hortik sortu zen. Bere ikerketak egin zituen eta guregana iritsi zen, Astarbe baita sagardoa egiten urte gehien daramatzan gaur egungo sagardotegia. Gainera jakina da orduan arrantzaleek sagardoa eramaten zutela edari bezala beraien bidaietan. Proposamena egin zigun eta ideia asko gustatu zitzaigun. Gure arbaso bat ere bertan egon baitzen arrantzan. Bi bidai egin zituen 1590. urte inguruan lehena eta 1596an bigarrena. Ideia oso polita iruditu zitzaigun eta horrela hasi ginen bidaia honekin kolaboratzen.
Eta iritsi da bidaiatzeko ordua.
Ekainaren 13an goaz. Agurtzane -ama-, Kizkitza, Joseba eta ni -Hur-. Guk sagardotegiko afari bat antolatuko dugu ontzian. Sagardoa eta dena bidali dugu. Guretzako oso hunkigarria da. Errezetak grabatu ditugu bertako sukaldariak ikusi dezaten eta bertan gidatuko ditugu. Sukaldera sartu beharko dugu.
Euskal herritar gehiago ba al doaz bidaira?
Bai. Gurekin Gorka Arizkorreta eta Iker doaz. Basque Cullinary Center-etik ikasketa amaierako proiektua ontzian egingo duen sukaladari bat ere izango da. Euskal sukaldaritzak azken bost mende hauetan izan duen eraldaketa gaur arte erakutsiko du. Oso interesgarria izango da orain 500 urtetik ona arrantzaleek zer platera egiten zituzten ikustea. Berarekin maixu bat joango da. Eta asteazkeneko prentsaurrekoan beste batek bidaia irabaziko du zozketa bidez. Japoniar bat ere badoa eta Frantziatik ere bai. Hala ere gehienak Estatu Batuarrak izango dira. Harrijasotzen ibili den kubatar bat ere bai, Iparraldetik ere badoaz... Esan digutenez bale arrantzan ibilitako arbaso euskaldunak dituzten jende heldu dezente doa. Bertan hil zen arrantzale baten oinordekoren bat ere egongo da.
Euskal aztarnak ikusiko dituzue.
Hala da. Bikingoak denbora gutxiago egon ziren eta beraien ibilbideak daude. Euskaldunak aldiz denbora gehiago eta egonaldi luzeagoak nahiz egin ez dago egina euskaldunen ibilbiderik. Aztarnak aldiz ugari daude. Red Bay-en euskal bale arrantzaleei eskainitako museoa dago eta gure arbasoa bertan egon zela aprobetxatuz horren froga idatzia eskainiko diogu museoari eta eskultura bat eramango dugu sagardoaren sinbolo bezala.
Ilusio eta gogoak bidaiatzeko ikusten zaizkizue.
Bai, izugarri. Manu Izagirre arkeologoa, San Joan ontzia bertako uretatik ateratzea eta ikertzea lortu zuena, bidaiara etorriko da. Gure historiaren zati garrantzitsua izan zen bale arrantza. Horren atzetik industria potente bat sortu zen.
Zuen arbasoei oso lotuta zaudete.
Gure arbasoen historia gustoko dugu oso: baserriarena, sagardotegiarena... Bidai honek aukera hori ematen digu, gure arbasoekin lotura izatea. Dauzkagun lehen datuak 1562. urteko maiatzaren 20koak dira. Baserriak beraz 450 urte bete zituen orain bost urte. Atzerago ez gara joan. Bilatu ditugun datu guztiak Euskal Herriko artxibategietan lortutakoak dira eta hurrengo pausua litzateke Valladolideko edota Cadizeko erret erregistroan begiratzea. Akaso informazio gehiago egon liteke. Saiakera hori egin behar dugu jakiteko zehatz-meatz Mendiola baserriak zenbat urte dituen eta noiz eraiki zen. 1520. urtean bazegoen eta sagardoa egiten zen dagoeneko. Sagastiak 15 urte behar ditu sagarra emateko. Horrek esan nahi du belaunaldi bat lehenagotik etorri daitekela. Pentsa noraino joango ginateken, baina oso zaila izan behar du atzera joatea. Guretzako oso polita da jakitea nondik gatozen. Gu 15garren belaunaldia gera. Horrek sortzen du harro egoteko arrazoia eta bestetik erantzunkizuna.