Ternuari bira, euskal arrantzaleei jarraituz
Descripción
Astarbetarrek parte hartuko dute, ekainaren 15etik 22ra, Estatu Batuetako agentzia batek antolatu duen bidaian. Euskal bale arrantzaleen pausoak gogoratzeko egingo da eta Saint Johns hiritik irtengo dira.
sidrería astarbe viaje tras las huellas de los balleneros vascos historia sidra sidrería ternua
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-05-20
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007440
Texto completo
Ekainaren 15ean Canadako Saint Johns hiritik (Newfoundland-Labrador) euskal baleazaleek duela 500 urte eginiko bidea berregingo duen espedizio ireki bat aterako da. Euskal balea arrantzaleen aztarnen atzetik-Tras las huellas de los balleneros vascos izeneko espedizio honek Ternuari bira emango dio 10 egunetan zehar, zenbait ekitaldiz eta bisitaz lagunduta.
Astarbe Sagardotegia espedizio honen babesle nagusietako bat da. 500 urte baino gehiagoko historia duen sagardotegia, eta momentu honetan XV. belaunaldiaren esku dagoena. Astarbe Sagardotegiak garai batean bere sagardoak eginiko bideari berregingo dio, urteetan zehar mimoz landutako produktuaren pausuak jarraitu eta familiaren zein lurraldearen historiaren zati bat berreraikiz.
Estatu Batuetako Five a Incentive Planners agentziak, euskal arrantzaleen pausoak gogoratzeko, antolatu du bidaia.
Zortzi egun, barkuan
Espedizioa barkuan egingo da. Ekainaren 15ean aterako da Ipar Ameriketako hiririk zaharrenetako batetik; Saint John’s hiritik. Handik, euskal arrantzaleen aztarnei segika, hainbat irla, herrixka eta museo bisitatuko dira: Fogo Island, Red Bay inguruko balea lekua, San Joan baleontziaren arrastoak, Saddlen-eko euskaldunen hilerria, Gros Morne, St. Pierre edota Placentia.
Ameriketako bidaiariak eta Astarbe familia ere bai
Nahi duen edonork eman zezakeen izena, baina eman duten asko Ameriketakoak izan dira; estatubatuarrak eta kanadiarrak. Hala ere Euskal Herritik eta Astigarragatik joango da Astarbe sagardotegiko familia.
2.600 dolarretik gorako prezioak ditu bidaiak, aukeratzen den kamarote motaren arabera. Orain arte, Ameriketako bidaiariak izan dira izena eman dutenak, hemendik joan nahi duenak berak hartu behar baitu Euskal Herritik Ameriketarako hegaldia, baina 220 bat lagunentzako dago tokia eta batzuk animatu dira. XVI. mendean San Joan bezalako ontzian joaten ziren euskal arrantzaleak Ternua eta Labradorera, baina oraingo honetan Ocean Endeavour itsasontzian egingo da.