'Ternuara Goaz! jaialdia Astarben egingo da datorren larunbatean
Descripción
Asteazkenean aurkeztuko da jaialdia prentsaurrekoan eta zozketatu den kamarotearen irabazlea ezagutuko da eta burutuko diren ekitaldiak argitaratuko dira.
sidrería astarbe astigarraga viaje historia kalakan sidra sidrería ternua festival ternuara goaz! txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-05-20
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa »
- Código: NA-007439
Texto completo
Ternuara antolatu den bidaia aprobetxatuz maiatzerako bi ekintza nagusi antolatu dira. Asteazkenean, maiatzaren 24an, 12:00etan, Astarbe Sagardotegian egingo den prentsaurrekoan datorren larunbateko Ternuara Goaz! jaialdia aurkeztuko da. Egun hau aprobetxatuz, zozketatu den kamarotearen irabazlea ere ezagutuko da.
Ternuara Goaz! jaialdia
Datorren larunbatean, maiatzaren 27an, ospatuko da Astarbe Sagardotegian bertan. Egun osoan zehar sagardoa txotxetik eta Mala Gissona garagardoa zein zenbait pintxo ezberdin dastatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek. Ekitaldia 12:30etan hasiko da Oihana Bertra eta Miren Artetxe bertsolariekin.
Ordu erdi beranduago Kalakan taldearen kontzertua eta Egurra Performancea egingo dute Anna Roca Barbarà eta Iñaki Villanuevak.
Ondoren indar berrituko dira bazkariarekin, bertsolariekin girotuta eta arratsaldez, 17:00etan bertso musikatuak daude. Jaialdia amaitzeko, 19:00etan, Odolaren Mintzoa taldearen kontzertua egongo da.
Sarrerak eta erreserbak
Txartelak salgai izango dira Astarbe Sagardotegian. Bazkarirako erreserba aldez aurretik egitea eskatzen da 943 55 15 27 telefonoan edo astarbe@astarbesagardotegia.com-era idatziz. Kontzertuak eta performancea dohainik dira.
Ekitaldietara sartzeko egon daitezkeen arazoen aurrean (jende kopurua) egun osoko sarrera dutenek izango dute lehentasuna.
Egun osoko sarrerak 40 euro balio du (goizeko ekitaldiak, bazkaria, pintxoak eta edalontzia barne). Arratsaldean eta goizean zehar sagardo basoa hiru eurotan salduko da, pintxoak jateko tiketa bi euro eta garagardoa 2,5 euro unitateko.
TERNUARA GOAZ! JAIALDIA
Egitaraua
Maiatzak 27, larunbata
Lekua Astarbe Sagardotegia. Egun osoan zehar sagardoa txotxetik eta Mala Gissona garagardoa zein zenbait pintxo ezberdin dastatzeko aukera.
12:30 Ekitaldiaren hasiera Oihana Bartra eta Miren Artetxe bertsolarien eskutik.
13:00 KALAKAN taldearen kontzertua. Egurra Performancea Anna Roca Barbarà eta Iñaki Villanuevaren parte hartzearekin.
14:00 Bazkaria sagardotegian, bertsolariekin girotuta.
17:00 Bertso musikatuak.
19:00 Odolaren Mintzoa kontzertua.
Txartelak salgai izango dira Astarbe Sagardotegian. Bazkarirako erreserba aldez aurretik egitea eskatzen da 943 55 15 27 telefonora deituz edo astarbe@astarbesagardotegia.com-era idatziz.
-Kontzertuak eta Performancea: sarrera doakoa* izango da.
*Ekitaldietara sartzeko egon daitezkeen arazoen aurrean (jende kopurua) egun osoko sarrera dutenek izango dute lehentasuna.
- Egun osoko sarrera: 40 euro (goizeko ekitaldiak, bazkaria, pintxoak eta edalontzia barne)
- Arratsaldean eta goizean zehar:
• Sagardo basoa: 3 euro.
• Pintxoak jateko tiketa: 2 euro.
• Garagardoa: 2,5 euro unitatea.