Sagardoaren lurraldea

Etxean ibiltzeko modukoa izango da aurtengo Sagardo Eguna

Descripción

Maiatzeko azkeneko larunbata izango da datorrena. Eskualdeko ekitaldien agendan data garrantzitsua izango da: Oiartzungo Sagardo Egunaren txanda izango da. Aurtengoa 28. ekitaldia izango da, eta Girizia elkarteak antolatuko du, udalaren laguntzarekin. Aurreko urteetan egun osoko egitaraua antolatu bazuten arren, aurtengoa arratsaldez bakarrik izango da. Giroa kontzentratuagoa egongo da.

degustación oiartzun sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: Erik Gartzia
  • Fuente: Oarsoaldeko Hitza
  • Fecha: 2017-05-24
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007437

Texto completo

Hala ere, gainontzean, aurreko ekitaldien antzeko egitaraua izango du XXVIII. Sagardo Egunak. 18:00etan hasiko da sagardoaren festa. Protagonista izango den zukuak beste hainbat bidelagun izango ditu, Done Eztebe plaza eta inguruak girotzeko: pintxoak, musika, bertso eskolako kideak… Baso bakoitzak sei euro balioko ditu, eta sagardoa bukatu arte iraungo du festak.

Urtero bezala, hainbat sagardogile omenduko dituzte. Aurten Oiartzungo bi sagardogile (Baleio eta Ordo-zelai) eta Lesakako Linddurrenborda izango dira aitortza jasoko dutenak. Horrez gain, aurten ere umeentzako jolasak eta txokolate jatea antolatu dituzte, Euskal Herria plazan, 17:00etatik aurrera.

Honakoak izango dira parte hartuko duten hamabost sagardogileak:

Baleio (Oiartzun).
Ordo-zelai (Oiarzun).
Larrarte (Astigarraga).
Lizeaga (Astigarraga).
Oialume-Zahar (Astigarraga).
Oiarbide (Astigarraga).
Petritegi (Astigarraga).
Otsu-Enea (Hernani).
Larre-Gain (Hernani).
Otegi (Lasarte-Oria).
Linddurrenborda (Lesaka).
Elutxeta (Urnieta).
Aginaga (Usurbil).