Sagardoetxean ekitaldi bereziak antolatu dira bihar museoen egunean
Descripción
Museoen Nazioarteko Eguna da bihar eta Sagardoetxeak familian egiteko ekintzak prestatu ditu. Baratza eta sagastiko lanetan txorimaloa, kaiolak eta belar txorrokak egin beharko dira.
ocio astigarraga huerta acción plantación día de los museos museo sagardoetxea manzanal espantapajaros
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-05-17
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007410
Texto completo
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da bihar eta horren harira aukeratutako leloa da Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esan. Astigarragan, Sagardoetxeak bat egin du egunarekin, eta horrela, familiei zuzendutako jarduerak antolatu ditu: Baratza eta sagastiko lanak.
Arratsalderako antolatu dira ekintzak
Arratsaldeari begira antolatu dira ekintzak, familian egiteko modukoak. Hasteko, 17:00etan, landare landaketa egin ahal izango da Sagardoetxeako baratzan, eta sagastian, berriz, belar txorrokak egingo dira.
Ondoren, 18:00etatik aurrera, baratzerako txorimaloa egiteko tailerra izango da.
Azkenik, 19:00etan hasita, txorientzako kaiolak egingo dira, segidan sagarrondoetatik zintzilikatzeko.
Partehartze irekia eta debaldekoa
Museoen Nazioarteko Eguneko ekintzetan parte hartzea irekia da, eta gainera, debaldekoa.
Horretarako oraindik denbora dago eta deitu 943 55 05 75 telefonora edo idatzi info@sagardoetxea.com helbide elektronikora.
EGITARAUA
17:00etan: Landare landaketa Sagardoetxeako baratzan eta belar txorrokak egitea sagastian.
18:00etan: Sagardoetxeako baratzerako txorimaloa egitea.
19:00etan: Sagardoetxeako sagarrondoetatik zintzilikatzeko txorientzako kaiolak egitea.