Baratza eta sagastiko lanak Sagardoetxean, Museoen Egunean
Descripción
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta Sagardoetxeak bat egingo du egun horrekin. Familian egiteko ekintzak izango dira, doan; izena eman behar da.
ocio astigarraga huerta acción jaula plantación día de los museos museo sagardoetxea manzanal espantapajaros
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-05-13
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007405
Texto completo
Aurtengo Museoen Nazioarteko Egunaren harira aukeratutako leloa da Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esan.
Maiatzaren 18a izaten da ospakizunetarako eguna, eta Astigarragan, Sagardoetxeak bat egin du egunarekin, eta leloarekin, esateko asko baitauka Sagardoetxeak!
Horrela, familiei zuzendutako jarduerak antolatu ditu: Baratza eta sagastiko lanak.
Arratsalde pasa, familian
Egun horretarako, arratsaldeari begira antolatu dira ekintzak, familian egiteko modukoak.
Hasteko, arratsaldeko 17:00etan, landare landaketa egin ahal izango da Sagardoetxeako baratzan, eta sagastian, berriz, belar txorrokak egingo dira.
Ondoren, 18:00etatik aurrera, baratzerako txorimaloa egiteko tailerra izango da.
Azkenik, 19:00etan hasita, txorientzako kaiolak egingo dira, segidan sagarrondoetatik zintzilikatzeko.
Aurretik, izena eman
Museoen Nazioarteko Eguneko ekintzetan parte hartzea irekia da, eta gainera, debaldekoa.
Hala ere, aurretik izena eman behar da Sagardoetxean bertan. Horretarako, deitu 943 55 05 75 telefonora edo idatzi info@sagardoetxea.com helbide elektronikora.