Herriko ekoizleak Astigarragako ilarra sortzen ari dira Baratz Elkartean
Descripción
Seigarren urtez, Ilar Eguna ospatuko dute bihartik Astigarragan, eta lau eguneko programa oparoa prestatu dute. Datorren urtean salto bat eman eta nazioarteko azoka antolatu nahi da.
astigarraga feria huerta degustación gastronomía ilar eguna
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-05-03
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007401
Texto completo
Aurten ere, protagonismo berezia eskainiko diote astigartarrek ilarrari, eta bihartik aurrera ospatuko dute Ilar Eguna, seigarrenez. Eguna baino, hala ere, jardunaldiak izango dira, ilarrari eskainiko dizkiotenak.
Zehazki, bihar hasi eta igandera arte, lau eguneko programa prestatu dute, Astigarragako Baratz Elkarteak, Behemendik eta Udalak elkarlanean.
Pintxopotea eta ilar pintxo onenaren lehiaketa, hasteko
Pintxopotearekin emango diote irekiera, bihar. Herriko tabernetan egongo dira ilar pintxoak, eta onenari, saria emango dio sukaldari profesionalen epaimahaiak. Etzi ostiralean, baratzen bisita egingo dute Astigarraga Herri Eskolako eta inguruko ikastetxeetako ikasleek. Larunbatean, berriz, baratzen bisita egingo da udaletxeko kontzejupetik abiatuta.
Ilar dastaketa egiteko aukera izango da, doan, baina izena eman behar da: baratz.elkartea@gmail.com edo donostialdea@behemendi.eus. Eta ondoren, ilar menu berezia ere egingo dute, Roxario jatetxean. Txartelak salgai jatetxean bertan (943 55 11 38 edo info@roxario.com) edo donostialdea@behemendi.eus.
Ilar Egunri edo hobe esanda Ilar jardunaldieri amaiera igandean emango zaio azoka berezi batekin. Ilarrak eta produktu desberdinak egongo dira salgai eta haurrentzako talo tailerra dago Foru plazan.
Prentsaurrekoan Txaro Zapiain eta Roberto Ruiz (Frontón Jatetxea), Baratz Elkarteko ordezkariak, Behemendiko ordezkaria eta Zorione Etxezarraga alkatea eta Urkiri Salaberria zinegotzia egon ziren besteak beste. Alkateak azpimarratu zuen «ilarraren egunari garrantzi haundiago eman nahi diogu. Herritik sortu den ekimen bat da eta horrexegatik indartu behar da. Herritarrren proiektu bat eta herritarren onurarako martxan dago eta hori jakinarazi behar diogu».
Ondoren Txaro Zapiainek hartu zuen hitza eta datorren urterako «nazioarteko azoka bat antolatu nahi dugu» adierazi zuen. Baratz elkaterko kideak esan zuten «Zaragozako hazitegi biltegitik Azkoitiko eta Arrasateko ilar haziak hartu eta Astigarragako ilarra sortzeko lanean ari gara. Ertziko bisitan herri eskoletako ikasleek 16 ilar mota dastatuko dituzte eta zeintzuk diran hoberenak kontutan hartuko ditugu».
VI. ILAR EGUNA
Maiatzak 4, bihar: 19:00etan, Ilar pintxopotea, Astigarragako tabernetan.
21:30etan, Pintxo onenaren sari banaketa.
Martxoak 5, ostirala: 09:00etan egingo da baratzen bisita, Astigarragako Herri Eskolako eta inguruko ikastetxeetako ikasleekin.
Martxoak 6, larunbata: 11:00etan, baratzen bisita gidatua udaletxeko kontzejupetik abiatuta. Ondoren ilar-fastatzea egingo da Txaro Zapiain eta Roberto Ruiz sukaldariek gidatuta eta hazien pribatizazioari buruzko tailerra egongo da Haziera-ren eskutik.
Martxoak 7, igandea: 09:00etan, txistularien diana berezia.
11:00etan, azoka, ilarrak eta Euskal Herri osoko produktuak salgai eta haurrentzako talo-tailerra Foru plazan.