Sagardoaren lurraldea

Hasi da XXIX. Sagardo Eguna

Descripción

Hasi da XXIX. Sagardo Eguna Errenteria-Oreretan, hasi da festa handia Xenpelar plazan. 12:00etan eman diote hasiera egunari, azken urteko izerdia bota ostean, lortutako uztaz gozatzeko, Gorenak markako hamar postuetan. Eguraldi paregabea gaurkoa jai giroan ospatzeko. Eguzkia, sagardoa, jatekoa, musika, dantza... Badute zer egin gaurkoan Errenteria-Oreretako eta gertuko herrietako bizilagunek.

degustación renteria sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: Imanol Saiz
  • Fuente: Oarsoaldeko Hitza
  • Fecha: 2017-04-29
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007396

Texto completo

Eguraldi paregabea gaurkoa jai giroan ospatzeko. Eguzkia, sagardoa, jatekoa, musika, dantza… Badute zer egin gaurkoan Errenteria-Oreretako eta gertuko herrietako bizilagunek. Goiz-goizetik hasi dira antolakuntzatik sagardo eta janari postuen muntaketa lanekin, eguerdirako dena prest izan zedin.

Ehunka lagun gerturatu dira —eta oraindik ari dira— Xenpelar plazan kokatutako sagardo postuetara. Goizean Gorenak markako ondorengo sagardoak dastatzeko aukera izan da: Gaztañaga, Isastegi, Barkaiztegi, Altzueta, Zelai, Egi-Luze, Gurutzeta eta Alorrene. Sagardoaz gain, bertako kalitatezko produktuak erosteko eta dastatzeko aukera izango da egunean zehar Ataungo eta Oreretako talogile, Aparola baserriko barazki, Usurbil eta Ermuako gozogile eta Lukugaraingo gazta egileen eskutik. Goizeko txotxari hasiera emateko, lehenik, txalaparta saioa egin dute Xenpelarren. Ondoren, Ereintza Dantza Taldeak, Ermuako dantzariekin batera, urteroko Sagar Dantza egin dute. Txalo zaparradarekin eman diote ongi etorria aurtengo sagardo uztari.

Oraindik ordu asko geratzen dira aurretik, baita sagardo mordoa ere. Arratsaldean, 18:00etan, txotx ofizialaren unea izango da. Bertan, hogeita zortzi postutan banaturik, herriko, gertuko eta Euskal Herriko hainbat sagar zuku dastatzeko aukera izango dute errenteriarrek. Zortziak bitarte, tripak lehertu arte edari eta jakiz beteko dira sagardo zale guztiak, egun luzeari aurre egiteko. Hori bai, gogoratu, ondo pasa behar dela, baina pasatu gabe!