Elkartasunezko 4.000 botila eta 3.000 pintxo, Irungo Sagardo Egunean
Descripción
Larunbatean egingo dute Irungo XXII. Sagardo Eguna. Urdanibia plaza festa handia izango da 18:00etatik aurrera. Zifrak: gonbidatuta izan diren 20 sagardotegiek 200na botila emango dituzte, 4.000 botila osatu arte herritarren artean banatzeko. Eta nola ez, sagardoa ganoraz dastatzeko, jan behar: 3.000 pintxo (txorizoa, haragi egosia eta bakailao tortillakoak) emango dituzte.
degustación irun sagardo egunak sidra
Ficha
- Autor: Urko Etxebeste
- Fuente: Bidasoko Hitza
- Fecha: 2017-05-10
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007389
Texto completo
Taupadak gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du festa, beti elkartasun helburuekin: aurten, Boliviako Amazonian garatzen hasi diren egitasmo bat laguntzeko izango da bilduko den dirua, zehazki, Maniqui ibaiaren inguruan bizi diren Chiman komunitateei edateko ura helarazteko egitasmoa finantzatzeko.
Hori guztia egiteko, lehenik, egunerako propio prestatzen den kit-a erosi behar. Sei euroren truke, edalontzia, eguneko zapia, pintxoa eta 10 sagardo tragoska hartzeko eskubidea izango da. Eta eguna ondo joan dadin, Alde Zaharreko elkarteetako kideen laguntza dute Taupadak-eko kideek. Izan ere, hamar elkartetako kideak (100 bat pertsona) arduratuko dira pintxoak egiteaz, eta sagardoa banatzeaz.