Baratzen bisita eta azoka berezia gaur eta bihar, ilar jardunaldietan
Descripción
Baratzen bisita gidatua egingo da, 11:00etan, kontzejupetik abiatuta eta ondoren ilar dastatzea dago Roxario Jatetxean. Bihar egongo da azoka, goizean zehar, Foru Plazan
astigarraga feria huerta degustación gastronomía guisante
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-05-08
- Clasificación: 6.6. Gastronomía
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007385
Texto completo
Ostegunean ilarrarekin egindako pintxorik hoberena aukeratu zuten astigartarrek eta atzo ikasleek baratzen ekoizten ari diren ilarrarik gustokoena aukeratu zuten. Ilarraren jardunaldiak ez dute etenik eta VI. Ilar Egunak gaur eta bihar beste bi ekitaldi nagusi izango ditu.
Astigarragako Baratz Elkarteak, Behemendik eta Udalak elkarlanean gaurko eta biharko bista gidatua, hitzaldi-tailerra, ilar dastaketa eta azoka berezia antolatu dituzte.
Gaur, 11:00etan, baratzen bisita gidatua egongo da udaletxeko kontzejupetik abiatuta. Bertan, Baratz Elkarteko kideak azalpen guztiak emango dituzte eta ondoren ilar-dastatzea egingo da Txaro Zapiain eta Roberto Ruiz sukaldariek gidatuta. Hazien pribatizazioari buruzko tailerra egongo da Haziera-ren eskutik. Marc Badal kataluniarrak emango du tailer benetan interesgarria.
Ilar dastaketa doan da, baina izena eman behar zen. Eta ondoren, ilar menu berezia ere egingo dute, Roxario jatetxean, 14:30etan. Txartelak salgai jatetxean bertan (943 55 11 38 edo info@roxario.com) edo donostialdea@behemendi.eus.
Azokan Euskal Herriko
produktu desberdinak
Ilar Egunari edo hobe esanda Ilar jardunaldieri amaiera bihar igandean emango zaio azoka berezi batekin. Ilarrak eta produktu desberdinak egongo dira salgai eta haurrentzako talo tailerra dago Foru plazan.
Behemendi Elkarteak Euskal Herriko produktuak jarriko dituzte salgai ilarrekin batera. Artisau ogia, txerrikiak, txokolateak, pastak, gazta, arrai kontserbak e.a.. 11:00etatik 14:00etara egongo dira ipinita postuak.
Ilarra bere balioan jarri nahi da
Roberto Ruiz sukaldariak esan berri du sukaldeetan gero eta balio eta balore gehiago hartzen ari dela ilarra. «Balio erantsia duen produktua da. Nola lantzen den ere berezia, ez da merkea baina balore haundikoa. Baserriarekin lotutako produktua da eta horrek oraindik ere balore haundiagoa ematen dio».
Txaro Zapiain, Baratze Elkarteko presidentea, eta Roberto Ruiz (Frontón Jatetxea), Baratz Elkarteko ordezkariak, Behemendiko ordezkaria eta Zorione Etxezarraga alkatea eta Urkiri Salaberria zinegotziak ilarraren balioa eta eguna goraipatu dute. Alkateak azpimarratu zuen «ilarraren egunari garrantzi haundiago eman nahi diogu. Herritik sortu den ekimen bat da eta horrexegatik indartu behar da. Herritarrren proiektu bat eta herritarren onurarako martxan dago eta hori jakinarazi behar diogu».
Datorren urterako nazioarteko azoka izatea nahi da
Txaro Zapiainek hartu zuen hitza eta datorren urterako «nazioarteko azoka bat antolatu nahi dugu» adierazi zuen. Baratz elkaterko kide den Periko Garmendiak esan zuen «Zaragozako hazitegi biltegitik Azkoitiko eta Arrasateko ilar haziak hartu eta Astigarragako ilarra sortzeko lanean ari gara. Herri eskoletako ikasleek 16 ilar mota dastatu zituzten eta zeintzuk diran hoberenak kontutan hartuko ditugu. Beraien iritzia garrantzitsua da».
Baratze Elkarteak Beizamatik datorren barietate bat landatu dute, Uztaro izenekoa. «Bertako kooperatiba bat da eta horregatik izen hori. Madrilgo familia batek ekarria da eta eta hiru metrotako sastraka izatera iristen da. Beste bizitza mota bat egiteagatik joan ziren Madriletik eta Beizaman bizitzen jarri».