'Inaxiren istorioak' ikuskizuna eskainiko da gaur sagastian
Descripción
Antzerkia, musika eta dantzak uztartuko ditu, 17:00etan, eta talde kulturaletako haurrek hartzen dute parte. 12:00etan loreekin bitxiak egiteko tailerra antolatu da.
ocio teatro astigarraga joyas baile acción cultura floración flor museo sagardoetxea taller primavera
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2017-05-06
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea Fondoa »
- Código: NA-007382
Texto completo
SAGASTIEN LORALDIA ospatzeko udaberri festa ospatuko da Sagardoetxean, gaur bi jarduera nagusirekin. 12:00etatik 13:30etara Loreekin egindako bitxigintza tailerra antolatu da. Loreekin eskumuturrekoak egiteko familientzako tailerra ospatuko da Idoia Lizeaga bitxigilearen eskutik. Jarduera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa zen. 943 550 575 telefonora deitu behar da. Oraindik aukera egon daiteke parte hartzeko.
Arratsaldean berriz, 17:00etan, Inaxiren istorioak ikuskizuna sagastian ikusi ahal izango da. Antzerkia, musika nahiz dantza uztartuko ditu. Ikuskizun honetan Astigarragako hainbat talde kulturaletako haurrek parte hartuko dute: Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigarragako Antzerki Eskola eta Astigar E.O.E.ko dantzariak.
Eguraldi txarrarekin ikastolako patioan
Eguraldi txarra eginez gero, ikuskizuna ikastolako patioan ospatuko da. Antolatutako ekimenen artean ere, azpimarratzekoak dira udaberriko Sagardoetxeako bisitak.
Garai honetan polinizazioaren inguruko azalpenak ematen dira sagardoetxe museoan eta bisitariek loretan dauden sagarrondoek eskaintzen duten paisaiaz gozatzeko aukera izaten dute, naturarekin kontaktuan.
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Sagardoetxean eta arratsaldean zehar, 16:00etatik 19:30etara bitartean, Sagardoetxeako baratzako eta sagastiko lanak egingo dira familiekin, besteak beste: landaketak, belar txorrokoak, txorimaloak, txorientzako kaiolak... Aurten, ospakizuna aste guztira zabalduko da eta Sagardoetxeako baratza lantzen lemapean, lan ezberdinak egingo dira.