Sagardoaren lurraldea

Kultur Etxea eta inguruak berriztatzeko proposamena ezagutarazi du EH Bilduk

Descripción

EH Bilduren esanetan «Jabetza adostasunez eskuratu eta gero proposamenaren oinarri nagusia herritarren parte hartzea da, herri galdeketa barne. Lorategiaren azpian Sagardoetxea kokatzea eta eraikina gazte, emakume edo garapen sozioekonomikora bideratzea proposatzen dugu».

bildu localidades consulta participación proyecto proposición sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2017-04-08
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007370

Texto completo

EH Bilduk hilabete hauetan egun­go Kultur Etxea eta ingu­ruko lorategiak jomuga dituen proposamena landu du hain­bat herritar, udal teknikari eta eragileen kolaborazioarekin batera. «2019ko 2. seihilekoan, Kultur Etxe berriak martxan egon beharko du eta EAJren utzi­­keriaren aurrean, EH Bil­duk hartu zuen hau herri­tarrekin diseinatzeko lekukoa. Egindako bilera horietan, gaur egungo Kultur Etxearen ingu­ruko zalantzak eta kezkak ma­hai gaineratu ziren eta propo­samena landu dugu».

Adostasuna lortu
Bilduren esanetan lehen urra­tsa, eraikinaren eta lur-sailen jabea den Funda­zio­arekin, ja­betza publikoa esku­ratzeko nego­ziaketekin abia­tzea li­tzateke. «Helburua, Fun­dazioa eta udalaren artean ados­tasuna lortzea da». EH Bil­­duk, eremu hau guztia herri­a­ren garapenerako eta herri­ta­rrentzako estrategikoa dela uste duenez, jabetza eskura­tzea ezinbestekoa da.
Hala ere, proposamena bi lan lerrotan banatu du EH Bil­duk; batetik, lurrak edo ber­degunea eta bestetik, eraikina. «Lan lerro hauek batera edo erritmo desberdinetan joan ahalko lirateke». Horregatik, adostasuna lortzeko, jabetza mo­du desberdinetara irekia da­go EH Bildu. «Lurren ka­su­an, jabetza osoa Udalak esku­ratzea litzateke. Erai­ki­narekin aldiz, jabetza lortu ezean, juridikoki ondo zehaztutako erabilera eskubide bat bidera­tzea egoki ikusten da, Funda­zi­oak helburutzat dituen be­har­ sozialak bermatuz».

Adostasuna herritarrek berrestea
Behin adostasuna lortuta eta Udalak adostasun hau onartu aurretik, dokumentua 30 egu­nez jendaurrean jartzeaz gain, egun hauetan honen inguruko informazioa zabalduko litza­teke EH Bilduren proposa­me­nean. «Tarte horretan, 16 ur­te­tik gorako herritarren %5ak aur­ka alegatuko balu, adosta­suna berretsi edo ezeztatzeko herri galdeketa antolatzea pro­posatzen dugu».
Galdeketa eginez gero eta %30ak baino gehiagok parte-hartuko balu, emaitza loteslea izatea proposatzen du EH Bilduk. «Hala izango ez balitz, Udalak izango luke azken erabakia. Galdeketan ezetza gailenduz gero, adostasun berri bat lortzeko saiakera egin beharko litzateke».

Lurrekin zer egin diseinatu
EH Bilduk behin-betiko Sagar­do­etxe osoa, gaur egungo Kultur Etxea eta Anuska auzo­aren artean dagoen berde­gunearen azpian kokatzea pro­posatzen du, sagastia, leku berean mantenduz.
«Proposa­men honekin, ber­­­de­­gunea be­re horretan man­ten­du edo hobetu ahalko litza­teke aisial­dirako erabilera ha­un­di­tuz. Au­rreko legealdian Sagar­do­­etxe­ari buruz egin­dako diag­­nos­tiko bat jarra­i­tuta, lur azpiko 1.200m2ko Sa­gardo­etxea ber­ma­tu ahalko litza­teke. Propo­samen hone­kin he­rritarrek hainbeste esti­matzen duten berdegunea erres­petatu edo indartuko li­tza­teke».
Beraz, hurrengo urratsa, Sagardoetxea eta berdegunea herritarrekin diseinatu eta proiektu batean jasotzea litza­teke. Behin proiektua esku­e­tan izanda, hurrengo erronka gainontzeko erakunde publi­koetatik finantziazioa eskura­tzea litzateke. EH Bilduk, 2.000.000 euroko kostua au­rre­ikusten dio berdegunea eta Sagardoetxe berria egiteari eta beraz, Udalak bakarrik ezingo luke asumitu hori guztia. «Horregatik, ezin­bestekoa li­tza­­teke, gutxi­enez, Gipuz­ko­a­ko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren kola­bo­ra­zio ekonomikoa eskura­tzea».

Herri galdeketa egin lau aukerarekin
Behin proiektua definituta eta gainontzeko erakundeen kon­pro­miso ekonomikoa zehaztu­ta, EH Bilduk proiektua berres­teko herri-galdeketa egitea ezin­bestekoa dela uste du. «Galdeketa horretan herrita­rrek gutxienez 4 aukera izango lituzkete: Alternatiba 0 (dago­en bezala uztea). Berdegunea bakarrik (ber­­­de­gunearen bir­mol­daketa babestea, Sagar­doetxea ez). Erdibideko proiek­tua (Sagar­do­etxea baina ber­de­gunea berdin mantenduaz). Proiektu osoa (Sagardoetxea eta berdegunearen birmol­da­tzea babestea)». %30 baino gehiagoko parte-hartzearekin, emaitza loteslea izatea propo­satzen du EH Bil­duk. Parte-hartze maila hori eskuratu ezean, Udalaren esku egongo litzateke azken era­bakia.

Eraikinaren erabilera erabaki beharko litzateke
Behin eraikinaren jabetza modua onartuta, EH Bilduk herritar eta eragile guztiei zabaldutako parte-hartze pro­zesua irekitzea propo­sa­tzen du eraikinaren erabilera guztion artean zehazteko. «Gure ustez erabilera soziala (emakumeak, gazteak, aisial­dia, garapen sozioekono­mi­koa) behar luke baina hori ere jendearen partehartzeak era­ba­ki beharko luke beste preozsuekin be­zala».