Sagardoaren lurraldea

"Inprobisazio hutsa da EH Bilduren Sagardoetxearen proposamena"

Descripción

Astigarragako EAJk adierazi du, ez dagoela ados Sagardoaren Museoa Fundazioaren lur-eremu pribatuan jartzearekin.

astigarraga localidades consulta participación proyecto proposición sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2017-04-22
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007369

Texto completo

EH Bilduren jokabidea kritikatu du Astigarragako EAJk, eta salatu du, «inprobisazioa» dela «EH Bildu oposizioan egiten ari den lanaren ezaugarri nagusia». Horixe adierazi du, EH Bilduk Sagardoetxearentzat egin duen proposamenaren inguruan ere: «inprobisazio hutsa da, Sagar­doetxea finkatzeko bota duen proposamena». Eta azaldu du, ez dagoela ados Sagardoaren Museo berria, gaur egun dagoen toki berean eraikitzearekin, Fundazioaren jabetza pribatukoa baita. Gai­nera, adierazi du «gaiak hausnarketa sakonago­a» merezi duela.
Modu berean, EH Bilduri gogorarazi nahi izan dio, herri­ko bizilagunen gehiengoa «ez datorrela bat» Sagardoe­txea hor kokatzearekin: «duela bi legealdi, ondasun truke bat proposatu zion Udalak Funda­zioari horretarako, baina kaxkoko bizilagunen ezezkoarekin topatu zen. Herriko parroko eta Fundazioko idazkari zen Mikel Goenagari, ez zitzaion ondo iruditzen Sagardoetxea bertan kokatzea, ez datorrelako bat Fundazioak dituen giza helburuekin», azaldu du.

«Krispazioa sortzea da EH Bilduren helburu bakarra»
Gainera, azaldu du EH Bilduk ez zuela proiektua martxan jarri gobernuan zegoenean, Andoni Gartzia alkate eta Fundazioko lehendakari zela: «beraz, uste dugu EH Bilduren helburu bakarra dela, gobernu­a­ren, Fundazioaren eta he­rri­ta­­rren artean krispazioa sortzea. Berriz ere, udal gobernuaren lana oztopatzeko asmoa dau­ka EH Bilduk», kritikatu du.
Modu berean, azaleratu nahi izan ditu, EH Bilduk bere proposamenean «konpontzen ez dituen bi gai: batetik, Sagar­doetxea Anuskan kokatzeak, mugikortasun arazoak sortuko lituzke, kotxe eta oinezko asko mugitzen direlako. Puntu horretan, Kale Nagusiak ma­niobra egiteko tarte gutxi dau­ka; beraz, beharrezkoa izango litzateke aparkaleku bat egitea. Eta bestetik, EH Bilduk planteatzen duen 1.200 metro karratuko Sagardoetxe berria eraikitzea, oso obra konplexua da, eta ez dago ondo planteatua: proiektuaren erredakzioa, lo­ra­tegia haustea, Sagardoetxea eraikitzea, lorategia berriz egitea, Kale Nagusian urbanizazio lanak... EH Bildu oso baikorra izan da diru kalkuluetan (bi milioi euro), eta ez dute pro­­posamenik aurkeztu, Udalak kopuru hori bere gain har­tu ahal izateko. Finantzaketa publikoa aipatu dute, baina ez dute proposamena Aldundia­re­kin edo Jaurlaritzarekin egi­az­tatu; eta finantzaketa pribatua ez dute aztertu ere egin».

«Landu gabeko makro proiektuak aurkezten ditu»
EAJk adierazi du, horrek frogatzen duela, EH Bilduk ez dituela beharrak ondo aztertu, eta lanketa sakonagoa behar duela: «landu gabeko eta inpro­bisatutako makro proiektuak aur­kezten ditu, bere deriba po­litikoa ezkutatu nahian. Gure­tzat proiektu estrategikoa da Sagardoetxe berria, eta lanketa serioa egingo dugu, aurtengo aurrekontuetan jaso bezala».