Sagardoaren lurraldea

Sagar moten izen aniztasuna

Descripción

Sagar motak eta beren izenei buruzko azalpenak eskaintzeaz gain, herrietan atzematen ditugunak aipatu ditu Bordak. Gaiari buruzko xehetasun gehiago lortzeko Joseph Vercierren liburua irakurtzea gomitatu gaitu.

euskal herria tipo manzana

Ficha

  • Autor: Alain Borda
  • Fuente: Kazeta.eus
  • Fecha: 2017-04-18
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Fondoa
  • »
  • Código: NA-007364

Texto completo

Gaur egungo solasean Euskal Herriko sagar moten izenetaz ariko naiz. Sail horretan ere gauza anitz errateko dugu hain den mamitsua gaia. Ardurenean sagar mota baten izenak salatzen du noiz zohitzen den edo zer itxurakoa den adierazten dauku. Hala nola, aipatzen baditugu Jondone Johane sagarra, uzta zuri, andere dena mari sagarra, agorrila sagarra, madalena sagarra, iratze sagarra, edo negu sagarra, argiki jakiten da noiz jatekoak diren.

Bada batto biziki luzaz atxikitzen dena, urte sagarra deritzen zaio (Ezpeletako Agerrea etxean). Itxura, kolorea edo larritasuna asma dezakegu izenari kasu emanez. Zerrendaren hasteko, mandaburua, mutur luzea, bürü lüze, zanka lüze (zanka, xiberotarrez edo zangoa edo zirthoina, fr le pédoncule), libra sagarra (hain larria den nun usu libra baten pisukoa, mota hori Baztanen eta Bidarrain kausitzen da), arraneta gorria, arraneta beltza, petrel sagarra (petrel edo petrail).

Bertze izen badira oraino, hala nola, gordin zuri, geza, eztika edo iztika, mamula edo manbola. Izen zenbait antzekoak dira baina motak ez dira berdinak, adibide bat emateko, Zuberoan bada antzera sagarra (agorrilako sagar gorri bat marra berdeekin, antzera Zuberoan edo antzara fr l'oie). Lapurdin eta Gipuzkoan, bada entze sagarra (aldiz sagar gorri hau neguan ontzen da).

Zer erran orain mota batez zazpi izen ezberdinekin ezagutzen baginu? Anisa sagarra (Senperen), edo rosali edo errosoliua (Arbonan), edo apez sagarra (Hazparnen), artxiola (Mehainen), udare sagarra (Arnegin), aniseta (Muskildin), azeroli (Akitanian, gironde eskualdean). Ez da dudarik arras famatua dela mota hori eta erraten ahal da ere bai oso zaharra dugula izen horien ikustearekin.

Etxearen izena ematen diogu sagar mota bati

Beraz ohartzen duzuen bezala, zinez afera korapilatsua da eta egia erran, anitzetan, izenak aldatzen dira. Etxearen izena ematen diogu sagar mota bati bere izena ez baldin badugu ezagutzen, eta hala izan da kasu frangotan (Astigarragako Txalaka etxetik txalaka, Itsasuko Xapata etxetik xapata gerezia…). Bidaiatzen ziren sagarrak gizonen ildoetan eta badakigu Normandiako mota zenbait hemendik hartuak izan zirela; Marin d'Onfroy, Bisquey rouge, Bisquey Blanc (Bizkaia eskualdetik).

Beraz hori kontutan hartzen baduzue, sagar moten aniztasuna atxikiko da urtez urte.
Azken kapitulu horretan esplikatuko dut nola egin behar den jakiteko bi sagar ber motakoak direnetz irratiakaren (frantsesez, radiesthésie) bidez. Aniztasuna Pendulo aniztasuna batekin edo plomu batekin (ehun gramo aniztasuna pisukoa), sagar baten gainean, dilindan atxikiz, hasiko da itzulikatzen zentzu batean.

Gero sagarra atxikiz eskuan, bertzearen gainean ikusi behar da ea ber maneraz hasiko den itzulikatzen. Berdin berdina ematen badu plomuak, horrek erran nahi du biak berdinak direla eta seinale berdina ez ba du ematen plomuak, horrek erran nahi du motak ez direla berdinak. Egiteko manera hau harrigarria bazaizue aski dukezue irakurtzea Joseph Vercieren liburua "Arboriculture fruitière" egin dudan bezala. Sagarrik ez bada, aski da hartzea hosto bat edo adar zati bat, ikerketa berezi horren egiteko.